Zirrikituetatik begira

Zorrotzaurre edo erribera

Josu Torre - Jueves, 27 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

DeUSTUKO Erribera bezala ezagutu nuen umetatik, gerora jakin dut Erribera soilik zela bertako biztenleentzat. Guretzat ez, San Antongo zubitik Areatzakoraino tramoa delako Bilboko Erribera. Beste hura, beraz, Deustukoa. Kontatu dut behin edo behin nire amaren izeko Genarak taberna bat zuela gune horretan, eta umetan, ama eta biok joaten ginela bisitatzera noizean noizean -beste istorio klasikoa, Genara jubilatu zenean Plaza Berriko Cafe Bilbaora etortzen zela egunero Elorrietako autobusean- Beti ere, Deustuko zubi irekiorraren azpitik itxasontziren bat igarotzen noiz ikusiko eta hura atzean utzi eta berehala teilatu goi baten dagoen tigrea ikusteko irrikan. Gerorago jakin nuen harrizko monumentu hura Joaquin Lucarini eskultoreak egina dela. Atxuri Arte Eskolan ikasi zuen italiar baten semeak, hain zuzen. Ba du zizelari honek beretzat zutabe bat betetzeko gairik baina gaurkoa Bilbon egin ohi den plan estrategikorik garrantzitsuenaz aritzekoa zen.

Zaha Hadid, arkitekto irakiarra aukeratu zuten, ia milioi bat metro karratu duen gune honen Master Plan erraldoia egiteko. Pentsatzekoa da Udalak sekulasantan egin duen inbertsiorik handienean dena eratuta dagoela, etxebizitza iraunkor bezala eroskor eta anitzentzako orubeak ez ezik, industria, atseden, aisia eta kulturarako guneak izango direla, besteak beste. Fisikoki, dagoeneko, hor da Frank Gehry zubia eta haren besteko beste bat San Inaziotik Elorrietara egingo dute. Horrekin soilik, Deustuko Kanala zena itxura aldatuz doa eta Elorrieta, Erribera eta Deustua ez ezik Bizkaiko hiriburaren geografia eta irudia bera ere asko aldatuko du Master Plan horrek.

Planak izan ditu -eta ditu- eztabaidarako gairik. Lehena, ea EHn edo inguruetako Espainia edo Europan hori disenatzeko arkitetorik ez ote zegoenaren inguruan. Gero, murrizketa garai hauetan Udalak egin behar zituen diru xahutze horiek zein ondorio izango zituen eta abar. Nerau, auzoko biztanleen kezkarekin geratzen naiz, izenarenarekin. Zergaitik Zorrotzaurre, eta ez Erribera?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120