hiru terrazatan

7.800 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Bilboko udalak antolatutako "udako liburutegiak" programan

Irakurzaletasuna sustatzeko jarduera Errekaldeko eta Txurdinagako igerilekuetara aldatuko da

DEIA - 2017(e)ko uztailaren 27a, osteguna - 10:54etan eguneratua

Udako Liburutegiak programa.

Udako Liburutegiak programa. (DEIA)

Galería Noticia

Udako Liburutegiak programa.

Bilboko Udalak arrakastaz itxi du Udako Liburutegiak programa. Hartara, ekainaren 26tik uztailaren 14ra bitartean, ekimen honek adin guztietako 7.845 pertsona bildu ditu guztira, Gernika Lorategian (Miribilla), Elorrieta Parkean eta Azoka Parkean (Zorrotza) antolatutako liburu, prentsa, jolas eta animazio-jardueren hiru terrazetan.

BILBO. Liburuekin eta irakurzaletasunarekin bat egiteko aukerak zabaltzea da, Bilboko Udal Liburutegi Sareak igerilekuetan antolatu ohi dituen liburutegien osagarri gisa bultzatutako ekimen honen helburua.

Horretarako, udal sareko liburutegiek eskaintzen dituzten ohiko zerbitzuez gain, Udalp Liburutegien erabiltzaileek liburuak, aldizkariak eta eguneroko prentsa irakurri ahal izan dute además de los servicios habituales que se ofrecen en las bibliotecas de la red municipal, haurrei zuzendutako jolas, tailer eta irakurzaletasunean trebatzeko jarduerekin batera.

Honela, Udako Liburutegietan parte hartu duten 3.265 helduek eta 4.580 neska-mutilek guztira 1.612 liburu irakurri edo kontsultatu dituzte udako liburutegietan –goizez 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:30etara–, eta horiez gain, beste 158 liburu maileguan hartu dituzte etxean erabiltzeko.

Era berean, eguneroko prentsaren (tokiko egunkari guztiak eta kirol egunkari bat) eta aldizkarien 1.323 irakurketa egin eta 3.408 mahai-joko maileguan utzi dira (xakeak, damak, ontzi-jokoa, hiruko artzain-jokoa...).

Azkenik, 2.462 neska-mutilek, irakurzaletasuna eta sormenezko aisialdia sustatzea xede duten Bilboko Udalaren Udako Liburutegien hiru terraza horietan antolatutako eskulan, literatura, arte eszeniko eta zientzien tailerretan parte hartu dute, eta auzokideek zorionak eta iradokizunak eman dituzte hurrengo edizioei begira.

TXURDINAGAKO ETA ERREKALDEKO KIROLDEGIAK

Bestalde, uztailaren 15etik abuztuaren 15era bitartean, igerilekuek hartu dute terrazen lekua, eta jarduera Txurdinagako eta Errekaldeko (Fango) igerilekuetara eraman da, eguzkia hartzeko eta bainatzeko dauden lekuetara. Kasu honetan, aire libreko liburutegien ordutegia jarraitua izango da, 11:30etik 19:30era, egunero, abuztuaren 15era arte.

Horrez gain, liburuen mailegu zerbitzua ere erabili ahal izango da. Horrela, irakurleek etxera eraman ahal izango dituzte interesatzen zaizkien liburuak, ezarriko den epearen barruan aisia gunean bertan itzultzeko baldintzarekin, Udal Liburutegi Sareko karneta ez duten pertsonek aldi baterako instalazioetan bertan eskatu ahal izango dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120