Euskal Autonomia Erkidegoko

EAEko administrazio publikoen finantzaketa premia 1.763 milioi eurokoa izan zen 2015ean

2014an baliabideak %0,8 gehitu ziren bitartean, enplegu ez finantzarioek %0,7 egin zuten gora

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 26a, asteazkena - 13:47etan eguneratua

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio publikoen defizita (euskal administrazioa, lurraldean ezarritako estatuko administrazioa eta Gizarte Segurantza) %0,2 jaitsi zen eta 1.763 milioi eurokoaizan zen 2015ean. Zehazki, administrazio publikoek 24.721 milioi euroko baliabide ez finantzarioak kudeatu zituzten 2015ean, enplegu ez finantzarioak 26.484 milioi eurokoak izan ziren bitartean, Eustatek landutako datuen arabera.

BILBO. EAEn administrazio publikoen finantzaketa premian izandako beherakada baliabide ez finantzarioak zerbait gehiago igo zirelako gertatu zen, enplegu ez finantzarioen aldean. Hala, 2014an baliabideak %0,8 gehitu ziren bitartean, enplegu ez finantzarioek %0,7 egin zuten gora.

BPGri dagokionez, 2015ean %2,5ekoa izan zen defizita, hamarren bat gutxiago aurreko urtekoaren aldean. Bilakaera hori inguruko herrialdekoen antzekoa da. Hala, Espainiako Estatuan BPGren defizita jaitsi egin zen 2014ko %6,0tik 2015eko %5,1era, eta Europar Batasuna-28an %3,0tik %2,4ra.

Baliabide ez finantzarioen barruan, hauek izan ziren sail adierazgarrienak: kotizazio sozialak (baliabideen %32,9), ekoizpenaren eta inportazioen gaineko zergak (%30,2) eta errentaren eta ondarearen gaineko zergak (%25,7). Aurreko urtearen aldean, azken horiek igo ziren gehien, %1,7, hau da, 108 milioi euro;kotizazio sozialak ere zerbait gehitu ziren 2014koen aldean, %0,5;ekoizpenaren eta inportazioen gaineko zergek, aldiz, %1,4 egin zuten behera. Oro har, baliabide ez finantzarioak 197 milioi euro gehitu ziren 2014aren aldean.

Enplegu ez finantzarioak 26.484 milioi eurokoak izan ziren 2015ean, hau da, 193 milioi gehiago 2014aren aldean.

Prestazio sozialak eta gauzazko transferentzia sozialak: merkatuan eskuratutako ekoizpena (hezkuntzako, osasuneko kontzertuak eta gastu farmazeutikoahartzen ditu barnean) batura gastuaren %48,1 izan zen, eta 100 milioi euro egin zuen gora aurreko urtearekiko, hau da, %0,8. Soldatarik gabeko ordainsariak (gastuaren %25,2) %2,3 egin zuen gora, eta bitarteko kontsumoa (gastuaren %13,9) izan zen gehikuntzarik handiena izan zuen saila, %8,2, alegia. Bestalde, kapital eraketa gordinak (gastuaren %4,8) %16,3 egin zuen behera 2014arekiko, hau da, 247 milioi euro.

INSTITUZIOAK

Ikuspegi instituzionaletik, EAEn, lurraldean ezarritako estatuko administrazioak 644 milioi euroko finantzaketa gaitasuna lortu zuen 2015ean, aurreko urtean baino %5,1 gehiago, eta lurraldean ezarritako Gizarte Segurantzak 2.031 milioi euroko finantzaketa premia, %1,4 gutxiago 2014aren aldean.

Euskal administrazioei dagokienez, finantzaketa premia 2014ko 320 milioitik 2015eko 375 milioira igo zen, 55 milioi gutxiagoko saldoa, alegia. Eusko Jaurlaritzari dagozkion erakundeen multzoak 198 milioi eurotan murriztu zuen finantzaketa premia, eta 439 milioi eurokoa izan zen 2015ean.

Arabako Foru eta Udal Administrazio osoan, saldo positiboak 11 milioi euro hobetu zen, 2014ko 10 milioiko saldo negatibotik 2015eko milioi bateko saldo positibora. Gipuzkoa osoan ere, saldo positiboak 43 milioi egin zuen gora, eta 84 milioiko finantzaketa gaitasuna lortu zuen 2015ean. Aitzitik, Bizkaian okerrera egin zuen saldoak: 2015ean 22 milioi euroko saldo negatiboa lortu zen, 2014ko 285 milioiko saldopositiboaren aurrean.

Administrazio publikoen azken gastuaren egituran, kapital eraketa gordinak gutxitzen jarraitu zuen bere partaidetza barne eskari publikoan. Horrela, 2015ean %9,9koa izan zen, portzentajezko 6,2 puntu gutxiago 2011tik. Aitzitik, azken kontsumoko gastua, hau da, administrazioek ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean egindako gastuaren baturak gehi etxebizitzak hornitzen dituzten merkatu ekoizleek ekoiztutako ondasunen eta zerbitzuen eskuraketak (gauzazko transferentzia sozialak) handitu egin zuen bere partaidetza, eta 2011n %83,8koa izatetik 2015ean %90,1ekoa izatera pasa zen.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120