Zirrikituetatik begira

Ekoiztu, ez saldu

Josu Torre - Martes, 25 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:08h

bITXIA gutxienetik eta kontraesan latza nabarmen, bata bestearengaitik autoz 10 minutuko distantzian, aurreko astean Biakaian burutu diren bi bilkura garrantsitzu. Kontraesana esateaz txiki geratzen naizela sentitzen dut. Behin honezkero ezaguna dugun Barakaldoko BEC, munduko ordenagailurik aurreratuenak -zehatzako esanez sortu daiteken abiadurarik azkarrenean dabiltzenak- 8.000tik gora arimak erabiltzeko aukera izan dute hiru egunez. Edozeinek daki aparailu hauek ia danerako darabilkigula munduan, zein neurrirarte asmatu gabe bada ere. Pozik baino harago aritu da, batez ere gazte jendea, zorioneko abiadura izugarri horrek ematen dizkien aukerak mila erara jolasteko, zinema ikusi edota musika entzuteko edo edozein motako kumunikazioak egiteko. Zer izango ote Party hori AEBtako Floridatik Bizkaiko Sopelara kable erraldoi hori konektatuz gero? Gizartearen beste muturreko jarduerak izan dituzte aipagai handik dozena bat kilometrotara, aspaldi Derion seminarioa izan zen eraikinean, Mundu osotik etorritako 2000 bat nekazari, hainbat milioi kideren ordezkariak. Nahiko nuke, gutxi edo asko ezagutzen ditugun lurgin horien arazo edo problema mordotik harago, EHan egin dituzten zortzi/hamar egunotan soluzioren batzuk bideratu edo, sikiera asma, ba dituzte. Bilkura, Bilboko kaleetan manifestazio edo ekintza politiko batez bukatu dute. Aldarriketatik atera gabe, haien duintasuna nabarmendu nahi izan dute Bizkaiko hiriburuko kaleetan. Aldarria ere bai, noski. Gerauk Munduko kapitaltzat izan arren, ondo dakite zein txikia den Derio, Bilbao edo Euskal Herria, egunotan ordezkatuak egon diren 2.000 milioi lurgin bizi diren tokietan. Gomendatzen dizuet, zirrikitu honetan kabitzen ez diren, bilera horietatik atera diren ebazpen eta ondorioak zehatz irakurtzea. Nerau liluraturik utzi nautenak, denen gainetik norberaren inguruko lurraren uztatik elikatu behar ginatekela duten sinesmenaz edota nekazari/ordezkari batek igandean bertan airean jarri zuen esaldi mardula “Lurra ekoiztu egin behar da, ez saldu”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120