Bederatzigarren urtez jarraian

Bizkaiko Foru Aldundiak berriro eskainiko du doako autobus-zerbitzua Gorbeiara igotzeko San Inazio egunean

 Arratsaldeko zazpietan itzuliko da Pagomakurretik azken autobusa

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 25a, asteartea - 17:33etan eguneratua

Mendizales en la cima del Gorbeia

Mendizales en la cima del Gorbeia (DEIA)

Galería Noticia

Mendizales en la cima del Gorbeia

Bederatzigarren urtez jarraian, lehenengo Gorbeibusa goizeko zazpietan irtengo da;ordu horretan lehenengo aldiz igoko da Pagomakurrera. Arratsaldeko zazpietan itzuliko da handik azken autobusa.

BILBAO. Foru Aldundiak eta Areatzako Udalak doako zazpi aparkaleku prestatu dituzte Arratiako udalerri horretan, Gorbeibusa hartu eta gurutzeraino oinez igotzeko asmoz bertaratzen diren pertsonentzat. Uztailaren 31n debekatuta egongo da foru autobusak erabiliko duen zirkuitura norberaren ibilgailuarekin sartzea;bertan lurrak dituztenek, abeltzainek eta inguruko erabiltzaileek ere ezin izango dute sartu. Halaber, ezin izango da mendira joan bizikletaz edo zaldiz.

Bizkaiko Foru Aldundiak Gorbeibusa jarriko du martxan hilaren 31n. Doako autobus-zerbitzu horren bidez Gobeiara igo ahal izango da San Inazio egunean;horrela, Arratiako eta Nerbioiko tradizioa bete ahal izango da. Bederatzigarren urtez jarraian ematen da zerbitzu hau, helburu bikoitzarekin: ingurune naturala babestea eta mendi ezagun horretako pistetan zirkulazio arazorik ez egotea. Horrela, ingurune natural hori hobeto zainduko da hainbat pertsona hurbiltzen diren egun horretan.

Gorbeibusak hamabi orduko zerbitzua emango du: goizeko zazpietan lehenengo bidaia egingo du Areatzatik (udal igerilekuetatik hurbil) Pagomakurrera igotzeko;eta arratsaldeko zazpietan irtengo da azken autobusa aisia-gunetik Arratiako udalerri horretarantz. Bidaiak 20 minuturo egingo dira, bi noranzkoetan.

Ingurunea babesteko asmoz jartzen da martxan garraio publikoaren zerbitzu hau eta, ondorioz, mendiko aparkaleku guztiak itxiko dira eta egun osoan ezin izango dira banakoen ibilgailuak hara sartu (lurren jabeak, abeltzainak eta inguruko babeslekuen erabiltzaileak ere ezin izango dira sartu). Halaber, ezin izango da Aldundiak autobusentzat erabiliko duen zirkuitura sartu txirrinduekin edo zaldiekin.

Areatzara autoz doazen pertsonentzat zazpi aparkaleku prestatu dituzte Aldundiak eta Areatzako Udalak udal-mugartean bertan. Beraz, gurutzeraino igoko diren pertsonek udalerrian aparkatu ahal izango dituzte haien autoak eta Gorbeibusa hartu Pagomakurreraino igotzeko;ondoren, oinez jarraitu ahal izango dute tontorreraino.

Aparkalekuak leku estrategikoetan daude, autobus-zerbitzuaren abiapuntura erraz heldu ahal izateko. Zehazki, hemen daude aparkalekuak: Arratiano jatetxean, Astondoa Piroteknian, Guardaminon, Eskolan, Bolibarren, Karpon eta Iturrimaurren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120