Miramar jauregian

Konputazio kuantikoaren ikertzaile gazteak prestatzeko DIPC School bat hasi da Donostian

Geza Giedke DIPCko Ikerbasque ikerlariak eta Juan Ignacio Ciracek antolatu dute

EP - 2017(e)ko uztailaren 24a, astelehena - 11:32etan eguneratua

Konputazio kuantikoaren ikertzaile gazteak prestatzeko DIPC School bat hasi da Donostian.

Konputazio kuantikoaren ikertzaile gazteak prestatzeko DIPC School bat hasi da Donostian. (DIPC/ Twitter)

Galería Noticia

Konputazio kuantikoaren ikertzaile gazteak prestatzeko DIPC School bat hasi da Donostian.

Donostia International Physics Center (DIPC) eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutua (MPQ) zentroek antolaturiko "Nanotechnology meets Quantum Information (NanoQI)" nazioarteko eskola hasi da astelehen honetan Donostiako Miramar jauregian.

DONOSTIA. Konputazio kuantikoaren ikertzaile gazteak trebatzeko DIPC School bat daeta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) uda ikastaroen baitan antolatu da.

Geza Giedke DIPCko Ikerbasque ikerlariak eta Juan Ignacio Cirac MPQko zuzendari eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturias Printzea saridunak bigarren urtez antolatu dute eskola hau Harvard Unibertsitateko eta ETH Zurich erakundeko ikertzaileekin batera, mundu osoko ikerlari gazteei trebakuntza espezializatua eskaintzeko.

DIPCek jakinarazi duenez, 2015ean lankidetza hitzarmena sinatu zuen Optika Kuantikoko Max Planck Institutuarekin, bi zentroak aitzindari diren ikerketa lerroak elkartzen dituzten proiektu zientifiko berriztagarrietan kolaborazioa bultzatu eta indartzeko asmoz.

Hitzarmenari esker, ikertzaileen kontratazioa eta trukea bultzatzeaz gain, 2016ean NanoQI trebakuntza eskola sortu zen nanoteknologia eta komunikazio kuantikoak elkar gurutzatzen diren ikerketa eremuan. Bide horretatik, hurrengo hamarkadetan informatikan iraultza eragin daitekeela uste da.

IREKIERA

Ikastaroaren irekiera ekitaldian izan dira Amaia Eskisabel Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria, Geza Giedke biltzarraren zuzendari eta DIPCeko Ikerbasque ikertzailea, Harvard Unibertsitateko Mikhail D. Lukin eta Max Planck-MPQI Institutuko Alejandro Gonzalez-Tudela ikerlari antolatzaile kideak, eta Igor Alvarez UPV/EHUko uda ikastaroetako zuzendariorde akademikoa.

Irekieran, Eskisabelek horrelako ekitaldien garrantzia nabarmendu du euskal ikerketa zentroen eta mundu mailako ospea duten instituzioen artean nazioarteko kolaborazioa sustatzeko. Gainera, azken hamarkadan Euskadiren ekoizpen zientifikoan emandako aurrerapauso garrantzitsua azpimarratu du, eta oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketa zentroek %15eko ekarpena egiten dutela.

Bestalde, ikastaroaren gaiari dagokionez, Giedke fisikariaren hitzetan, "teknologia kuantikoen garapena diziplina anitzeko erronka zientifiko izugarria da. Helburu handi horren lorpenak bideratuta ematen diren aurrerapausoek natura eta informazioa ulertzen lagunduko digute, eta berrikuntza teknologikorako oinarriak ezarriko dituzte alor desberdinetan".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120