lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Bilboko Udalak eta BiscayTIK Fundazioak bat egin dute teknologien erabilera sustatzeko

Hitzarmen hau sinatzeak erakunde bien arteko lanean aurrera egitea dakar

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 24a, astelehena - 12:57etan eguneratua

Ibone Bengoetxea eta Juan Mari Aburto.

Ibone Bengoetxea eta Juan Mari Aburto.

Galería Noticia

Ibone Bengoetxea eta Juan Mari Aburto.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Ibone Bengoetxea BiscayTIK Fundazioaren presidenteak erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute teknologia berrien erabilera sustatzeko eta administrazioa herritarrei gehiago hurbiltzeko.

BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Ibone Bengoetxea BiscayTIK Fundazioaren presidente zein Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udala BiscayTIK proiektura batzeko.

Hitzarmen hau sinatzeak erakunde bien arteko lanean aurrera egitea dakar, alegia, aurrera pausua administrazioa herritarrei hurbiltzeko teknologia berriak ezartzeko eta erabiltzeko orduan.

BiscayTIK sarera batzean, alde biek aukeren trukea egin ahal izango dute. Udalari dagokionez, proiekturik modernoenetan egunean egon eta aplikazio berriak erabili ahal izango ditu;BiscayTIK Fundazioak, ordea, Bilbon -Bizkaiko udalik handiena eta Lurraldeko hiriburua- , herritarrekiko esperientzietan eman diren aurrerakuntzak ezagutu ahal izango ditu bertatik bertara, horrela Bizkaiko beste udalerri handi batzuetara esportatu ahal izateko.

BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako foru fundazio publikoa da. Bere xede nagusiak herritarrekiko arretarekin zerikusia duten kudeaketa-praktiketan eta teknologietan ezagutza bultzatzeko dagokion jarduerak sustatzea komunikazio-teknologien bidez, horrela herritarrak administraziora online hurbiltzea bultzatzeko.

Ildo horretan, Bilboko Udalak esperientzia handia dauka administrazio eta lizitazio elektronikaren arloan, webgunearen bidezko izapideetan -erroldagiriak, zergen gestioa eta diru-bilketa- zergen eta tasen ordainketa pertsonalizatuan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120