BIG Bilbao zentroa

Bilboko udalak eta Kutxabankek hitzarmena sinatu dute enpresa-proiektu berrien finantzaketa errazteko

Ekimenak honako helburu hauek dauzka: hirian mikroenpresen sorrera sustatzea, autoenplegua bultzatzea eta dagoeneko martxan diren negozioak finkatzea

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 24a, astelehena - 11:02etan eguneratua

Bilboko udalak eta Kutxabankek hitzarmena sinatu dute enpresa-proiektu berrien finantzaketa errazteko.

Bilboko udalak eta Kutxabankek hitzarmena sinatu dute enpresa-proiektu berrien finantzaketa errazteko.

Galería Noticia

Bilboko udalak eta Kutxabankek hitzarmena sinatu dute enpresa-proiektu berrien finantzaketa errazteko.

BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren laguntzaz negozio-proiektu berriak abiaraziko dituztenek lehentasuna izango dute ekimenen finantzaketan, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, eta Kutxabankek izenpetu duten hitzarmenari esker. Hitzarmen horren bitartez, mikroenpresa berrien sorrera sustatuko da hirian, autoenplegua bultzatuko da eta dagoeneko martxan diren negozioak finkatu eta hedatuko dira.

BILBO. BIG Bilbao zentroak, besteak beste, finantzaketa eskuratzeko laguntza eskaintzen die ekintzaileei. Sinatu duten hitzarmena jarduketa-ildo horren barruan kokatzen da, hain zuzen;eta helburu du Bilbao Ekintzak babesten eta jarraitzen dituen proiektuak sortu eta garatzea sustatzea. Iaz, Bilbao Ekintzak lagundutako enpresa-ekimenek 1.360.000 euroko kanpoko finantzaketa lortu zuten.

Kutxabanken finantzaketa eskuratzeko, enpresa-proposamenek enpresa-plan bat eta Bilbao Ekintzaren teknikariek eginiko aldeko bideragarritasun-txosten bat eduki beharko dituzte. Finantza-erakundeak espezialista bat izendatuko du, BIG Bilbaoren erabiltzaileek aurkezten dituzten proposamenak bideratzeko. Lankidetza-hitzarmenak urtebeteko indarraldia dauka, eta urtebeteko aldietan luzatu daiteke.

BIG Bilbao Bilboko Udalaren ekintzailetza-zentro berritzailea da;Colón de Larreategi kaleko 3. zenbakian dago. Zentro horretan, hiritar ekintzaileei zuzendutako baliabide eta ekimen guztiak bildu dira, eta bere misioa da Bizkaiko hiriburua negozio berriak sortzea erraztu eta sustatuko duen inguru bihurtzea. Ekintzailetzaren alorreko erreferentziazko espazio hori bada ekintzaileen arteko networkinga egiteko leku eta topagune bat ere, enpresa-proiektuen arteko sinergiak sustatzen ditu eta. BIG Bilbao ekin nahi dutenentzako sarbide nagusia da, eta informazio- eta orientabide-nodo gisa dihardu ekintzailetza-prozesu guztian zehar.

Bestalde, Kutxabank finantza-erakundea ETEn esparruaren buruan dago, eta Bizkaiko garapenaz arduratzen da. Horretarako, aurrerapenean laguntzen du finantza-produktu eta -zerbitzu ugari eskainita, bezeroek espero dutenaren eta behar dutenaren ildotik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120