Karrikan plataformak kaleko arte eszenikoei buruzko bi proiektu sarituko ditu

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 13:24etan eguneratua

"Karrikan"plataforma

"Karrikan"plataforma

Galería Noticia

"Karrikan"plataforma

Karrikan plataformak kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak bultzatzeko eta laguntzeko bigarren deialdia zabaldu du.

BILBO. Aurkeztutako proiektu guztien artean bi aukeratuko ditu eta, 29.400 euroko laguntza ekonomikoa eta teknikoa jasotzeaz gain, 2018an sustatzaileen jaialdi handietan programatuko dira.

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Deialdian balio berezia emango zaio "kaleko ikuskizuna" kontzeptuari. Horrela, zuzeneko ikuskizuna lantzen duten diziplina guztiak onartuko dira, besteak beste, antzerkia, dantza eta zirkua. Hala ere, lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskarazko testua duten proiektuek eta formatu txiki edo ertainekoek.

Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko udalak, Hendaiako Herriko Etxea, Euskal Herriko Hirigunea - Hameka (lapurdi), Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzailea eta Libourneko Herriko Etxea (Akitania Berria) dira Karrikan plataformako bazkideak. Xedea da sorkuntzari laguntzea eta Euskal

Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren artisten ezagutza bultzatzea. Aipaturiko bazkideei Zarauzko, Arrigorriagako eta Iurretako udalak gehitu zaizkie, laguntzaile gisa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120