irailaren 2tik 9ra

Arabako 35. Antzinako Musika Asteak zazpi kontzertu eskainiko ditu

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 12:21etan eguneratua

Órgano de Santa María.

Órgano de Santa María. (L.A.)

Galería Noticia

Órgano de Santa María.

Aurtengo edizioan iazko berritasunak finkatuko dira, eta horrela, Santa Maria katedraleko eta Done Petri elizako eszenatokietako kontzertuez gain, lurraldeko toki desberdinetan antolaturiko hiru kontzertuak izango dira aurten ere.

GASTEIZ. Arabako Antzinako Musika Astearen 35. ekitaldia irailaren 2tik 9ra bitartean ospatuko da eta zazpi emanaldi eskainiko ditu. Aurtengo edizioan iazko berritasunak finkatuko dira, eta horrela, Santa Maria katedraleko eta Done Petri elizako eszenatokietako kontzertuez gain, lurraldeko toki desberdinetan antolaturiko hiru kontzertuak izango dira aurten ere.

"Estatuko eta nazioarteko erreferenteak egongo dira, bai eta bertako ordezkariak ere, atsegin eman diezaguten askotariko musikarekin, hain zuzen ere, ahozko errepertorioarekin eta Errenazimendu eta Barroko garaiko haize eta hari instrumentuekin", Arabako Foru Aldunditik azaldu dutenez.

Halaber, "kalitate goreneko proposamenak" Arabako udalerrietako kontzertuetara hurbiltzeko egin den ahalegina nabarmendu dute, "jada izena daukaten jendea ekarrita, lurraldeari berriz ere balioa eman nahian".

Laster, Arabako 35. Antzinako Muska Astearen programazioa guztiz ixten denean, egitarauaren eduki osoa, parte hartuko duten taldeak, ordutegiak, sarrerak eta bestelakoak iragarriko dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120