Zirrikituetatik begira

Hybrisa

Juanjo Olasagarre - Sábado, 22 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

EGIA da bizitzak hil egiten duela, berez;baita bizitzaren ezaugarri horrek, bizimoduak, alegia. Egia da, baita ere, hainbat bizitza duindu egiten dituela heriotzak, hala nola, beste asko laidotu bizitzak.

Blesa bankari aznardarrak bere burua duindu du bere buruaz beste egitearekin, hybrisaren biktima gisa agerrarazi eta Shaskespearek ere gustura hartuko lukeen antiheroi tragiko bihurturik. Hybrisa grekoendako harrokeriaren gisako sentimendu erlijiosoa zen, tragedietako pertsonaiak jainkoen pareko jarri nahi izateagatik zigortu egiten zituen patuak, heriotzarekin, jakina. Blesa bezalakoen ibilbidea jendeari egindako ohartarazpena zen: “kontuz, gizaki hutsak zarete, ez izan harro, ez paratu zuen buruak jainkoen tokian”.

Blesari begiratu hutsarekin nabari-tzen zitzaion hybrisa: munduan bere neurrira eginda balego bezala ibiltzen zen;epaiketan eseri izana injustizia ikaragarritzat zuela ageri zitzaion bisajean;gastaturiko diru-tzak eskubidetzat zituela nabaritzen zitzaion. Aristokrata batengan ohikoa izan zitekeen jarrera, arrotza egiten zen behe-behetik hasi eta adiskidan-tzei esker ibilbide sozialean gora egindako batengan, beharbada, ibilbide horretako hainbat etapa oparitu egin zitzaizkiolako. Preferentistak iraintzen zutenean ere harridurazkoa zen Blesaren jarrera, jendea hondamendira eraman izana albo ondorio hutsala zela eta zergatik kexatzen ziren ulertzeko gauza ez balitz bezala. Hybrisaren ondorioak, jainkoek, badakizue, gutxi kezkatzen baitira gizakion patu malapartakoekin.

Baina ondorioak izan badira. Owen Jones kazetari britaniarrak zera argudiatzen du datuekin: bizi esperantzaren luzapena -azken mendeetan gora egin du- eten egin da Britainia Handian krisia deituriko horrekin murrizketak hasi zirenetik. Erraza da paralelismoak egitea: zenbatean murriztu zaie bizitza esperantza Blesak engainaturiko jende guzti horri guztiari? Fokua zabalduz krisia deituriko horrekin zenbatean murriztu zaizkio jendeari bizi baldintzak? Proiektu afektiboak sortzeko orduan, esaterako?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120