euskara

Euskaldunen ondare bizia

VIII. Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu du Euskaltzaindiak. Oraingoan, baserri eremuari loturiko lexikoak eta gramatikak izan dituen aldaerak aztertu dira eta emaitza 250 maparen bidez azaldu dute

AINHOA LORES - 2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 11:28etan eguneratua

Baserriko lanabesen izenak eta horien tokian-tokiko aldaerak jaso dira mapetan.

Baserriko lanabesen izenak eta horien tokian-tokiko aldaerak jaso dira mapetan. (EUSKALTZAINDIA)

Galería Noticia

Baserriko lanabesen izenak eta horien tokian-tokiko aldaerak jaso dira mapetan.

Jendartearen lan-prozesuekin batera doa hizkuntza aldatzen eta aldaketa horiek dira, hain zuzen, Herri Hizkeren Atlasak jasotzen dituenak. 2010ean argitaratu zuten aurreneko liburukia;ordutik hona beste zazpi jarri ditu Euskaltzaindiak bere webgunean, edonoren eskura. Duela aste batzuk, zortzigarren liburukia aurkeztu zuten, Baionan. Horretan, baserriko lanabes batzuen izenak bildu dituzte, baita hainbat arlotako prozesu eta langintzei buruzko informazioa ere. Adolfo Arejita da egitasmoaren zuzendari teknikoa eta, azaldu duenez, Atlas honen gai esparrua “tradizioko munduari eta bizimoduari dagokio, bete-betean”.

Bi zatitan dago banatuta liburua;batetik, baserri bateko elementu eta toki garrantzitsuak jorratzen dituena dago;eta, bestetik, gramatikari buruzkoa. Liburuki honetan “aipa-tzen diren zenbait langintzaren inguruko izenak joanak dira langintekin batera eta horretarako erabiltzen ziren lanabes, tresna eta tramankuluekin batera”, dio zuzendariak. Adibide gisa, ogia eta gariarena jarri ditu Arejitak, izan ere, “horien gaur egungo inguruko langintzak ez du gaur egungo lehengoarekin zerikusirik”. Lan-tresnak eta langintzak aldatu ahala, horren inguruko izendegi guztia ere aldatu behar izan da, beraz.

Aldaerak jasotzea helburu Atlasaren hastapenak ezagutzeko, XX. mendearen bigarren partera egin behar da jauzi, garai hartan hasi baitziren euskarazko atlas linguistiko bat izatearen premiaz ohartzen. Liburu mota horien helburua da hizkuntza batek une jakin batean dituen aldaerak mapen bidez erakustea. 1984an ekin zion Euskaltzaindiak euskararen atlas linguistikoa lantzeari, eta ordutik hona hainbat urrats eman dituzte. Hizkuntzaren lexikoa, morfologia, joskera eta fonetika inkesten bidez lantzen ibili ziren. Horrela, proiektuaren bultzatzaileek 4.000 ordutik gora grabatu zituzten, euskara bizirik zegoen 145 herri edo auzotako 320 lekukok baino gehiagok esandakoan oinarrituta.

Jasotako material guztia corpus digital kontsultagarri bihurtu zuten. Corpus horretatik abiatuta, espresuki sortutako programa informatiko baten bidez sortu ahal izan dituzte argitaratzen ari diren mapa guztiak.

Atlasaren balioari dagokionean, Arejitak zera dio: “erreferentziazko eduki bihurtu da egungo eta geroko belaunaldientzat. Gure aitzineko euskaldun izan direnen ondare bizia dugu, irakaskuntzan, aisialdian edo euskara biziberritzeko ariketa eta jardueretan lagungarri eta osagarri izan daitekeena”. Herri Hizkeren Atlasa talde lanaren fruitua dela aitortu du Arejitak eta, besteak beste, Aritz Abaroa, Gorka Intxaurbe eta Amaia Jauregizar teknikariek egindako lana goraipatu du. Euren lana liburukiek dakartzaten mapak lantzea eta informatizatzea izan da, batez ere.

Liburukiak jasotzen dituen hitzen adibideak eman dizkigute Abaroak, Intxaurbek eta Jauregizarrek. Alde batetik, Aliara / coffin aipatu dute. Abaroaren ustez, hitz honen mapan agerian gelditzen dira EHHAren balio etnografikoa eta linguistikoa uztartuta daudela. “Hizkuntzaren eta, kasu honetan, euskararen aberastasuna erakusten duen mapa da honakoa, lan-tresna bera izenda-tzeko sei forma nagusi baino gehiago agertzen baitira, eta, seguru asko gaur egungo euskaldun gazteek baserriko lanabes hau ez dute ezagutu ere egingo;bai, ordea, lanabesa izendatzeko erabiltzen diren zenbait hitz”.

Intxaurberentzat bestalde, aipagarria da “Gipuzkoa eta Nafarroa osoan zorroztarria gordetzeko erabiltzen den edukiontzi honi se(g)apoto deitzea, baina, era berean, gaur egungo gizartean se(g)apoto hitza birziklatu egin da eskuko telefonoa adierazteko”. Jauregizarrek, bere aldetik, “izendapen motibatuak” aipatu ditu. Azaldu duenaren arabera, alde batetik, “Bizkaian agertzen den adar hitzak edukion-tzi hau zerekin egiten zen adierazten digu”. Teknikariak azaldu duenez, gainontzeko erantzun gehienek edukiontzi bati egiten diote erreferentzia. “Txolet hitza, adibidez, ura edateko erabiltzen zen metalezko ontzia izendatzeko ere erabili izan da;opots Iparraldean elizako sakristauak limosna biltzeko erabiltzen zuen kutxatxoa izendatzeko;k(h)opa likidoak edateko erabiltzen den edukiontzi ezagunaren berri emateko;eta, azkenik, kotxu eta bere aldaerak erabili izan dira artzainak ura eta esnea jaso edota abereei edaten emateko izaten zuen zurezko edukiontzia izendatzeko”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120