Bizkaiak 135.779 turista jaso ditu

Lehen seihilekoan, Bizkaiko turismoak % 9,4 egin du gora, atzerriko bisitariak direla eta

Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuak dira bisitarien jatorrizko herrialde nagusiak

DEIA - 2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 17:54etan eguneratua

Varios turistas contemplan la exposición fotográfica que el director general del Museo Guggenheim Bilbao, Juan Ignacio Vidarte, ha presentado hoy junto a la ría y que muestra la transformación de la capital vizcaina.

Varios turistas en Abandoibarra (EFE)

Galería Noticia

Varios turistas contemplan la exposición fotográfica que el director general del Museo Guggenheim Bilbao, Juan Ignacio Vidarte, ha presentado hoy junto a la ría y que muestra la transformación de la capital vizcaina.

Ekainean, Bizkaiak 135.779 turista jaso ditu;horrek % 9,78ko gehikuntza dakar iazko aldi berarekin konparatuz gero. 248.620 ostatu-gau egin dira;beraz, % 6,02ko gehikuntza egon da. Batez besteko egonaldia 1,83 gau izan da. Ekainean, atzerriko turisten sarrerek % 13,1 egin dute gora, eta, Eustaten datuen arabera, kopuruak bikoiztu egiten du autonomia-erkidegora etorri diren atzerriko bisitarien kopurua.

BILBO. Bizkaian, 135.779 turista izan dira ekainean;iazko aldi bereko kopurua %9,78 hobetu da. Hori horrela, Eustatek argitaratutako datuen arabera, Euskadi osoan erregistratutako kopuruaren % 47,9 da Bizkaikoa.

Aurtengo lehen seihilekoan guztira izandako sarrerak 2016ko lehen sehilekokoekin konparatuta, ikusten da gehikuntza nabarmena gertatu dela: % 9,4 bisitarien kopuruan eta % 9,3 emandako gauen kopuruan. Kopuru horien artean, bereziki azpimarratu behar dira atzerriko bisitariei dagozkienak, 2017ko lehen seihilekoan % 17,4ko gehikuntzarekin.

Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuak dira, oraindik ere, bisitarien jatorrizko herrialde nagusiak;hala ere, ehunekoetan, gehikuntza handiena Txinatik eta Japoniatik dator: aurten, 9.375 turista etorri dira herrialde horietatik;iaz, berriz, 5.630.

Ostatu-gauei dagokienez, gehikuntza historiko bat gertatu da Bilbotik kanpo: Bizkaiaren barnealdean, % 22,8ko gehikuntza kostaldean % 9,3koa, eta metropoli inguruan % 12,8koa. Bilbon, berriz, % 6.9ko gehikuntza egon da. Hori horrela, % 4 igo da okupazio maila.

Nabarmentzekoa da ekainean, 6tik 8ra, Ferroforma azoka izan zela. Egun horietan, Bizkaiko hoteletan, % 86,5eko izan zen gelen okupazio maila, eta kopuru hori handiagoa izan zen Bilbon: % 92,5.

Horrez gainera, azpimarratu behar da ostatu-gauei buruzko datuetan oreka dagoela hotelen eta landa-turismoko ostatuen artean, eta bietan % 9ko gehikuntza gertatu dela. Horrek garbi erakusten du kontsumitzaileak hasi direla hiritik kanpo ostatua hartzen Bizkaia ezagutzeko;izan ere, distantziak laburrak dira, naturarekin bat eginda gauak ingurune lasai batean emateko aukera dago.

Sarreren gehikuntza horri etengabe eutsi zaio azken urteetan, eta oso lotuta dago Bizkaira Loiuko aireportutik datozen bisitarien areagotzearekin. Bizkaiaren turismo-estrategiarako, aire, itsaso eta tren bidezko konexioa sustatu behar da, konexio hori "Bay of Biscay"rako sarbide bihur dadin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120