hilero abuztutik 2018. urtea amaitu arte

Bizkaiko Aldundiak bere eraikin eta gune garrantzitsuetako batzuk ezagutzeko bisita gidatuen zikloa antolatu du

Normalean jendearentzat irekita ez dauden guneak bisitatzea da helburua

EUROPA PRESS - Sábado, 22 de Julio de 2017 - Actualizado a las 17:23h

Los dos congresos se desarrollarán en un escenario de lujo, el Palacio Euskalduna.

Palacio Euskalduna. (Foto: DEIA)

Galería Noticia

Los dos congresos se desarrollarán en un escenario de lujo, el Palacio Euskalduna.

Bizkaiko Foru Aldundiak bisita gidatu bat antolatuko du hilero abuztutik 2018. urtea amaitu arte, eta bere eraikin eta espazio garrantzitsuenetako batzuen ateak irekiko dizkio publikoari. Normalean jendearentzat irekita ez dauden guneak bisitatzea da helburua, eta ekimena abuztuaren 22an hasiko da, Bilboko Euskalduna jauregira egingo den bisitarekin.

BILBO. Foru erakundeak jakinarazi duenez, bisita bakoitzerako bi talde egingo dira. Talde bakoitzean gehienez 60 pertsona izango dira, eta bisitak goizez (11:00etan) edo arratsaldez (17:00etan) egin ahal izango dira. Erreserbak banaka egin beharko dira, eta on line baino ezin izango dira egin, www.bizkaia.eus/bizkaiasartu helbidean. Talde handien erreserbak egiteko (sei pertsona edo gehiago) 944 067 821 telefonora deitu beharko da.

Euskalduna jauregia eta bere antolamendu modularra eta multiespaziala (abuztuak 22), Zallako Frutagintza Estazioa (irailak 19) eta Trafikoa Kontrolatu eta Kudeatzeko Peñascaleko Zentroa (urriak 21) izango dira lehen bisita gidatuen protagonistak, "ikusten ez diren arren ere, Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarren beharrizanei erantzuteko eskaintzen dituen zerbitzuen eguneroko jardunaren funtsezko parte baitira".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120