Arabako 18 herritara iritsiko da

Araia-Asparrenako Umorezko Antzerkiaren 24. Jaialdiak 54 emanaldi eskainiko ditu

EP - Viernes, 21 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:52h

UMORE AZOKA.

(DEIA)

Galería Noticia

UMORE AZOKA.

GASTEIZ. Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiak 24. aldia egingo du aurten, eta Arabako 18 udalerritara helduko da. Araia-Asparrena berriz izango da jaialdiaren egoitza nagusia, abuztuaren 11tik eta 15era bitartean, eta herriz herrikoa, aldiz, abuztuaren 5etik eta 27ra bitartean izango da. Guztira, 20 ikuskizun eta 54 emanaldi izango dira.

Jaialdiak Araia-Asparreneko Udalaren laguntza dauka antolaketan, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa. Koordinazioa eta produkzioa Porpol antzerki konpainiaren kontura da, jaialdiaren aurkezpenean azaldu dutenez.
Esan bezala, Araia-Asparrena izango da berriz ere programazioaren erdigunea, abuztuaren 11tik eta 15era, eta, berriz ere, jaialdiak "bere adarrak hedatuko ditu Araban zehar", eta 18 udalerritara iritsiko da abuztuaren 5etik eta 27ra bitartean.

Aurtengo edizioan hainbat berrikuntza izango dira. Horietako bi jaialdiaren erdigunean izango dira, Araian bertan. Hasteko, jaialdia hasi aurretik, zenbait eszena proiekturen lagin txiki bat izango da uztailaren 28tik 30era bitartean Andra Mari aretoan. Hiru emanaldi izango dira: "Ac Nun. Un ciprés en el desierto", Zurrunkateatrorena; "Hot water", Parasite Kolektiboarena;"Jodidos amantes", Malkoa antzerki konpainiarena.

Beste berrikuntza, aldiz, karpa baten azpian izango da. Brunette Bross daniar konpainiak "Brunette Bross Circus" zirku ikuskizuna eskainiko du, ironia, absurdu, eta umorez betea. Ikuskizuna Araian egongo da ikusgai abuztuaren 11tik 15era.

Jaialdia, ohi bezala, Arrazpi Berri kiroldegian izango da, eta hasi baino egun bat lehenago, abuztuaren 10ean, programaz kanpo, "El juicio de Paca" obra izango da, duela mende erditik hona araiarrek taularatzen dutena. Jaialdiari berari dagokionez, Txalo Produkzioak taldeak "El tipo de la tumba de al lado" eskainiko du abuztuaren 11n; ilMaquinario konpainia galiziarrak "Perplejo" 12an;Emilia Yagüe Producciones-Kendosan konpainiak "Comedia multimedia" 13an;Tartean Teatroa konpainiak "Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa" 14an, eta, azkenik, Iñaki Miramon, Luis Varela eta Juan Gea protagonista dituen "Héroes".

KALEKO PROPOSAMENA

Aterpeko ikuskizunek ez ezik, kaleko proposamenak osatzen du jaialdia. "Aukera askotarikoa" eta "kalitatezkoa" izango dela nabarmendu dute jaialdiaren arduradunek dira, horiek baitira "umorearen zapore batetik bestera ibiliko den programa baten giltzak".

Horrela, besteak beste, zirkoa eta akrobazia (Pass &Company eta Bambolea &Alas de Circo), absurdoa eta egoera komedia surrealista (Campi Oui Pugui Producciones eta Compañía Tornado), clown hizkuntza (Maite Gebara eta Bat-batean, magia (Capitán Maravilla) eta musika (Mundo Costrini eta Brunette Bross) izango dira jaialdian.

Hala, Araian ez ezik, Arabako herriz herriko jaialdiaren ibilbidean ere izango dira ikuskizun horiek, abuztuaren 5etik 27ra bitartean, eta 18 herritara iritsiko dira: Amurrio, Gesaltza Añana, Oleta, Kexaa,Berantevilla, Bernedo, Oteo, Korres, Bastida, Komunioi, Laudio, Maeztu,Manzanos, Okondo, Pobes, Rivabellosa, eta Abezia. Halaber, Zanbranako Zabalate gazteluan izango da Coletivo Terrón taldea, "Tierra Efímera" ikuskizunarekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120