Zirrikituetatik begira

Hostoak dantzan

Karmele Jaio - Viernes, 21 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

bADAGO sakonean hunkitzen nauen zerbait. Ez da ezer traszendentala, edo agian bai;ez da handi deitzen diogun gauza bat, gauza handia izan arren. Egun haizetsuetan gertatzen da. Gasteizen hainbat lekutan dauden makal edo txopoak, orri txikiko zuhaitz handi eta luzanga horiek hunkitzen naute. Egun haize-tsuetan hosto guztiak dantzan jartzen dira eta zuhaitzak dardarka daudela ematen du. Zuhaitzen albotik igaro-tzean xuxurla daudela iruditzen zait, hostoak elkarren artean berbetan, denak batera, eta begiak itxiz gero, itsas ertzean nagoela sentitzen dut batzuetan, olatuek hondartzan apurtzean egiten duten soinuaren oso antzekoa baita hostoek elkar joka sortzen dutena.

Jendeak hiritik ihes egiten duen egun hauetan, badaude hirian bertan halako oasi batzuk oporretan ez gauden arren, oporretan bageunde bezala arnas sakon hartzera bultzatzen gaituztenak. Normalean zaratatsua den dekoratu batean, hirian, derrepentean isiltasuna egiten da, ia ez da autorik igarotzen errepidetik, eta orduan haizeak eragindako hostoen dantzaren soinua gailentzen da beste guztiaren gainetik. Hiria hustu arte ez dugu izan aukerarik ia urte osoan dantzan ibili diren hosto horien soinua entzun ahal izateko. Baina hor daude, eta orain konturatzen gara. Deskubrimendu txiki handi bat.

Uda garaiko hiru hustuek badaukate zerbait erakargarri, halako edertasun bat, duela urte gutxira arte ez dudana inoiz sentitu, beti izutu nautelako, beti egin dudalako ihes handik. Baina orain, batzuetan, makal eder haien azpitik pasatzean, burura etortzen zaizkit abuztuko hondartza jendetsuak, hondartzako tabernan zerbeza eskatzeko itxaron beharreko denbora guztia, mariak gora egiten duenean albokoaren oinak zure toallaren gainean senti-tze hori… eta sentitzen dut norbait ari zaidala hondarrez betetako sorbaldan eguzkitako krema zabaltzen. Kris kris.

Baina eskerrak, hor daude zuhaitz luzanga eder horiek, hor hostoen berbaldia, hor haien dantza, eta arnasa sakon hartu eta nire arimaren zati batek oporrak hartu dituela sentitzen dut, nahiz eta lanerako bidean noan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120