Euskadiko 33 elkarteren aurrean

Google eta Bilboko udala elkartu egin dira hiriaren digitalizazioa sustatzeko

Hirian turismoa sustatzeko ekimen bat abiarazi dute elkarrekin, eta teknologia berriak erabiliz egingo da

DEIA - Viernes, 21 de Julio de 2017 - Actualizado a las 13:41h

Google eta Bilboko udala elkartu egin dira hiriaren digitalizazioa sustatzeko.

Google eta Bilboko udala elkartu egin dira hiriaren digitalizazioa sustatzeko. (DEIA)

Galería Noticia

Google eta Bilboko udala elkartu egin dira hiriaren digitalizazioa sustatzeko.

Google konpainiak “Google irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat” programa aurkeztu du gaur goizean Euskadiko 33 erakundetako berrogeita hamar pertsona ingururen aurrean. Aurkezpena Bilboko Matikoko Auzofactory delakoan egin da, eta bertan izan dira Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano, Google enpresako Politika Publikoen arduraduna den Antonio Vargas eta Google Gsuite delakoko arduraduna den Ismael Yuste.

BILBO. “Google irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat” programaren helburua da elkarte zein erakundeei kudeaketa hobetzen, eragile emaile eta boluntario berriekin komunikatzen eta modu eraginkorragoan lan egiten laguntzea, bai eta informazioa eta komunikazioa optimizatzen laguntzea ere. Programarekin bat egiten duten entitateek Google konpainiaren premium produktuak eta laguntza eskuratzeko aukera izango dute:

Google Ad Grants: AdWords-en doako iragarkiak Google webgunean hitz gakoak segmentatuz erakundea sustatu ahal izateko.

Irabazteko asmorik gabeko erakundeentzako YouTuberen programa: erakundeek Youtuben izango duten eragina maximizatzeko diseinatutako programa;bertan, funtzio eta baliabide esklusiboak erabili ahal izango dituzte.

Google Apps: Google Apps delakoaren enpresa-produktibitaterako suite-aren doako bertsioa, Gmail, Google dokumentuak, Google Calendar eta beste produktu batzuk barne hartzen dituena.

“Google irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat” programan parte hartzeko eskabidea esteka honen bitartez bete daiteke: https://www.google.es/nonprofits/join/

HORREZ GAIN, GOOGLE ETA BILBOKO UDALA HIRIAN TURISMOA SUSTATZEKO ELKARTU DIRA

Ekimen solidario horretaz gain, Bilboko Udalak eta Google multinazionalak indarrak eta baliabideak batu dituzte hirian turismoa, teknologia berriak (IKT) eta mugikorretako aplikazioak sustatzeko bi fase osagarri izango dituen lehiaketarekin: “Go App Bilbao” eta “CimubiSARIA”

Lehenengoan, oraintxe hasiko dena, proposamenak eta ideiak aurkeztu ahal izango dira, eta izena emateko epea urriaren 19an amaituko da. Lehiaketaren bigarren fasean, CimubiSARIA delakoan, proposamenak benetan aplikatzea proposatu nahi da, eta OPEN ezagutza sortzeko gaitasuna sarituko da.

Hementxe dituzu lehiaketaren oinarriak:

https://goapp.apps4citizens.org/bilbao
https://goapp.apps4citizens.org/bases-go-app-bilbao/

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120