Bilborock aretoan, irailetik aurrera

Bilbo hiria Pop-Rock lehiaketaren epaimahaiak 29. edizioan parte hartuko duten 38 taldeak aukeratu ditu

Lehiaketan Pop-Rock modalitateko 24 taldek, Metaleko 10 taldek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako modalitateko 4 taldek parte hartuko dute

DEIA - 2017(e)ko uztailaren 21a, ostirala - 11:43etan eguneratua

Pasa den edizioko kontzertu baten buruz argazkia.

Pasa den edizioko kontzertu baten buruz argazkia. (DEIA)

Galería Noticia

Pasa den edizioko kontzertu baten buruz argazkia.

Bilboko Udalak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako 29. edizioan parte hartuko duten 38 taldeen izenak aurkeztu ditu. Izen oneko lehiaketa honen aurreko edizioetan erreferentziako hainbat taldek parte hartu du.

BILBO. Edizio honetan izena eman zuten taldeak 486 izan ziren: Pop Rockeko 344 talde, Metaleko 94 talde eta Beste Joera Batzuetako 48. Jatorriari dagokionez, Euskadiko bandak % 21 izan dira, Estatukoak % 68 eta atzerrikoak % 10.

Bilborock Aretoan irailean, urrian eta azaroan zango dira hautatutako taldeen zuzeneko emanaldiak. Informazio guztia Bilbao Gazte web-orrian kontsulta daiteke.

Talde ez-profesionalen lanari laguntza emateaz eta zabalkundea izaten laguntzeaz gain, agertokia estatuko eta atzerriko bandekin partekatzea eta ikusleei doan zuzenean talde hasi berriei zuzenean entzutea dira Bilboko Udalaren lehiaketa honen helburuak. Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da.

Platero y Tú, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Standard, Delorean, The Sunday Drives, Zodiacs….eta gaur egun europar panorama musikalean erreferenteak diren beste banda asko, gaur egun ezagunak direnek parte hartu dute lehiaketako edizioren batean.

LEHIAKETAREN MODALITATEAK, FASEAK ETA SARIAK

Hiru modalitate daude: Pop Rocka, Metala eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk dira kategoriak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke.

Europar eremu musikaleko taldeentzat zabalik egon zen deialdia maiatzaren 15era arte. Musika-arloko pertsonek osatuta dagoen epaimahai espezializatuak hautatu ditu parte hartuko duten taldeak.

Lehiaketak musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesionala du. Hala ere, zenbait fasetan aintzakotzat hartuko dira musika-munduari lotutako gazteen epaimahaiak emandako botoa eta kontzertuetara bildutako publikoarena.

20.700 euro banatuko dira sarietan, honela: 5000 euro Pop-Rock eta Metaleko kategorietako lehenengoentzat, 2500 euro kategoria horietako bigarrenentzat eta 1200 euro kategoria horietako hirugarrenentzat. Elektronika eta beste joeretako kategoriako irabazleak 2200 euro jasoko ditu eta ikusleen sari bereziaren irabazleak 1100 euroko balioa duen saria. Taldeak nongoak diren kontutan hartuta, konpentsazio ekonomiko bat edukiko dute bidaien gastuetarako.

BILBAO GAZTE

BILBAO GAZTE udal gobernuaren konpromiso estrategikoa da, Bilboko gazteen pentsamenduak, beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diren jakiteko. Gero, horiek udal politikan sartzea da helburua, gazteei bizitza publikoan parte hartzeko bideak emanez. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketa horren barruan dago.

Horretarako, Bilboko Udalak komunikaziorako tresna berriak prestatu ditu: profilak sortu ditu sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google + eta Youtube) eta webgune bat egin du, gazteei eragiten dieten politika espezifikoei buruzko informazio baliagarria emateko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120