Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua

Hizkuntza politika eraginkorra izateko oinarrian pertsonak behar dituela dio Zupiriak

EP - 2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 11:55etan eguneratua

Tapia, Erkoreka y Zupiria, tras la reunión del Consejo de Gobierno

Tapia, Erkoreka y Zupiria, tras una reunión del Consejo de Gobierno (EFE)

Galería Noticia

Tapia, Erkoreka y Zupiria, tras la reunión del Consejo de Gobierno

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan" ikastaroaren irekiera hitzaldia eskainiko du osategun honetan, Donostiako Miramar jauregian, eta, besteak beste, hizkuntza politika eraginkorra izateko oinarrian pertsonak behar dituela nabarmendu du.

DONOSTIA. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) urtero antolatzen dituen Uda Ikastaroen barnean sustatu dira jardunaldiak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzarekin.

Ikastaroaren helburua euskararen osasuna aztertzea da, eta Euskararen VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Erabileraren Neurketa hartu dira oinarritzat horretarako.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, guztira, bost hitzaldi eta hiru mahai inguru izango dira, ostegun honetan ostiralean, Miramar jauregian izaten ari diren jardunaldi hauetan.

Irekiera hitzaldian, Zupiriak euskararen inguruko ikerketaren garrantzia nabarmendu eta "ezinbestekoa" dela ziurtatu du, "norabidean asmatzeko". Bere hitzetan, "euskararen errealitatea gure etxeetan, kaleetan, hezkuntza zentroetan edo lantokietan ezagutu egin behar dugu, etorkizunerako estrategiak diseinatzeko. Ezagutza, erabilera, jarrerak, hizkuntza hautua edota transmisioa moduko neurtu beharreko adierazleak daude, eta ez genuke bat ere baztertu beharko asmatu nahi badugu".

"Horrekin batera, hizkuntza politikak pertsonak izan behar ditu bere oinarrian eraginkorra izateko, eta motibazioa sustatu behar dugu. Euskarak gero eta funtzio gehiago betetzeko balio behar digu", gaineratu du.

Hizkuntzaren egoeraz hausnartzeaz gain, ikastaroaren xedeen artean daude Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea;euskararen erabileraren bilakaeraz, egoeraz eta norabideaz hausnartzea;euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztea;euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakontzea.

Euskararen egoeraren inguruko gogoeta egiteko arlo ezberdinetako adituak izaten ari dira ikastaroetan, eta iritzi trukaketa sustatuko da. Tartean, antolatuko den mahai inguruetako batean, Miren Dobaran Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Mikel Arregi Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria eta Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohia izango dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120