lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Maier Taldeak "Maier esperientzia" eskainiko die Deustuko Unibertsitateko ikasleei

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 10:56etan eguneratua

La Universidad de Deusto ha presentado los últimos datos de la inserción laboral

La Universidad de Deusto (Jose Mari Martínez)

Galería Noticia

La Universidad de Deusto ha presentado los últimos datos de la inserción laboral

Hitzarmena Maier Taldearen talentua garatzeko ildo estrategikoen barruan dago, eta "Maier esperientzia" etorkizuneko profesionalen garapenean erakundeak egin duen konpromisoan aurrerapauso bat da.

BILBO. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Maier Taldeak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Ingeniaritzako ikasleei "Maier esperientzia" eskaintzeko. Akordioa Ingeniaritza Fakultateko dekano Asier Perallosek eta Maier Taldeko zuzendari nagusi Martin Ugaldek sinatu dute, bi erakundeek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Programak "onura ugari" eskainiko die parte hartzaileei, besteak beste, prestakuntza akademikoa eta Maier Taldeak hainbat tokitan dituen lantegietan praktikak egitea uztartzea. Halaber, gerora begira, ikasleen gaitasunak eta trebetasunak garatzeko balioko du. 

Era berean, akordioak ikasleei lan merkaturako ateak zabaldu nahi dizkie, bereziki Maier Taldeko etorkizuneko langile gisa.

Akordioa martxan jartzeak ekarriko du Deustuko Unibertsitateko eta Maierreko taldeen arteko jakintzaren transferentzia egitea, ikasleen gaitasunak eta trebetasunak garatzea, pertsona eta teknika aldetik, eta Mairren beharrizanei erantzuteko proiektu estrategikoak garatzeko aukera izatea ikasleek.

Hitzarmena Maier Taldearen talentua garatzeko ildo estrategikoen barruan dago, eta "Maier esperientzia" etorkizuneko profesionalen garapenean erakundeak egin duen konpromisoan aurrerapauso bat da. Horrenbestez, erakundearekin eta inguruko gizartearekin konprometituta dauden pertsonen garapenean lagundu nahi du, Maier erakundearen bazkide-enpresa proiektuaren oinarri diren balio kooperatiboekin bat eginik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120