ikasketa programa

UPV/EHUk lankidetza areagotu du Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 18a, asteartea - 11:43etan eguneratua

Balluerka es una de las tres rectoras del sistema universitario público del Estado.

La rectora de la UPV/EHU, Nekane Balluerka. (Juan Lazkano)

Galería Noticia

Balluerka es una de las tres rectoras del sistema universitario público del Estado.

UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak bi erakundeek azken urteotan gauzatu duten lankidetza estua nabarmendu du. "Hitzarmenaren berritzeak unibertsitateen arteko mugaz gaindiko lankidetzarako eredu baten sendotzea suposatzen du, emaitza interesgarriak eman dituena dagoeneko eta, ezbairik gabe, emaitza esanguratsuak ekarriko dituena ere aurrerantzean, akordio berriari esker", azaldu du.

DONOSTIA. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak (UPPA) beren lankidetza hitzarmena berritu dute akordio berri batekin. Helburua da elkarlanean bideratutako ikasketa programak, irakasle nahiz ikasleen trukeak eta lankidetza, ikasleen prestakuntza eta ikerketa programak garatzea. Hitzarmena UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak eta UPPAko presidente Mohamed Amarak sinatu dute, UPV/EHUk jakinarazi duenez.

Hitzarmena bi erakundeek azken urteotan mantendu duten lankidetza estuaren emaitza da. Bien artean jarraituak izan dira irakaskuntzaren arloko trukeak, baterako ikasketa programak, bi erakundetako liburutegien arteko trukeak edota ikerketa programa komunak.

Bestalde, Erasmus+ proiektu europarraren lehen mintegia ere bi erakundeen arteko lankidetzaren "seinale adierazgarria" da. UPPAk koordinatzen du proiektua, UPV/EHU, Université de la Grande Région, Universitat des Saarlandes, Eucor (The European Campus), Université Savoie Mont Blanc eta Universita della Vallee d'Aosta erakundeen laguntzarekin.

UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak bi erakundeek azken urteotan gauzatu duten lankidetza estua nabarmendu du. "Hitzarmenaren berritzeak unibertsitateen arteko mugaz gaindiko lankidetzarako eredu baten sendotzea suposatzen du, emaitza interesgarriak eman dituena dagoeneko eta, ezbairik gabe, emaitza esanguratsuak ekarriko dituena ere aurrerantzean, akordio berriari esker", azaldu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120