lau urtez egongo da indarrean

Psikologia arloko ikasleek praktikak egiteko hitzarmena sinatuko dute Jaurlaritzak eta UPV/EHUk

Helburua da ikasleei prestakuntza akademikoan berenganatu dituzten ezagutzak osatzeko aukera ematea

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 18a, asteartea - 17:12etan eguneratua

Un grupo de estudiantes de la UPV/EHU trabaja en un aula de estudio.

Un grupo de estudiantes de la UPV/EHU trabaja en un aula de estudio. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Un grupo de estudiantes de la UPV/EHU trabaja en un aula de estudio.

Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Administrazio Orokorraren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko lankidetza hitzarmen bat onetsi du astearte honetan, Psikologiako Graduko, Osasun Psikologia Orokorreko eta Gizarte Laneko titulazioen ikasleek praktika akademikoak egiteko.

GASTEIZ. Jaurlaritzako arduradunek azaldu dutenez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko Auzitegiko Psikiatria Ataletan dauden Osoko Auzitegi Baloraziorako Unitateetan eta Ekipo Psikosozial Judizialean egingo dituzte praktikak. Erakunde horiek Lan eta Justizia Sailari atxikita daude.

Helburua da ikasleei prestakuntza akademikoan berenganatu dituzten ezagutzak osatzeko aukera ematea, lanbide jardueretan jarduteko prestakuntza emango dieten gaitasunak eskuratzea, beren enplegagarritasunerako bide ematea eta ekintzailetzarako gaitasuna sustatzea. Hitzarmena lau urtez egongo da indarrean eta urteka luzatu ahalko da, gehienez beste lau urtez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120