Programak oso harrera ona izan du

EAEko 14.300dik gora ikaslek parte hartu dute Eroskiren Elikadura Eskolan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 18a, asteartea - 11:35etan eguneratua

EAEko 14.300dik gora ikaslek parte hartu dute Eroskiren Elikadura EskolanVER VÍDEOReproducir img

(YOUTUBE)

Galería Noticia

EAEko 14.300dik gora ikaslek parte hartu dute Eroskiren Elikadura EskolanReproducir

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako 174 ikastetxetako 14.300 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolaren Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren bosgarren edizioan. Azken ikasturteko programan izena eman duten ikastetxeak EAEko Lehen Hezkuntzako ikastetxeen %31 dira.

BILBO. "Programak oso harrera ona izan du, eta aurreko ikasturtearekin alderatuta, parte hartu duten euskal ikasleen kopurua bikoiztu da; izan ere, Lehen Hezkuntzako ikasleen %11k parte hartu dute. Ikasturte honetan, EAEko 50 ikastetxek baino gehiagok bat egin dute ekimenarekin, eta parte hartzea gero eta handiagoa da", esan du Alejandro Martínez Berriochoa Eroski Fundazioaren zuzendariak.

Estatuan, Lehen Hezkuntzako 1.691 ikastetxetako 189.900 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolaren Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren bosgarren edizioan.

"Gure heziketa programaren helburua Lehen Hezkuntzako haurrak eta haien ingurukoak sentsibilizatzea da, elikadura orekatua eta bizimodu osasungarria izatearen garrantziaz ohar daitezen. Hortaz, gero eta handiagoa den haurren obesitate tasa geldiarazi nahi da, eta programa hau haien neurrira egina dago, osasungarri eta indartsu hazteko", azaldu du.

Programa 2013. urtean abiarazi zuen Eroski Fundazioak, eta ordutik gaurdaino, guztira, 2.821 ikastetxetako 409.010 ikaslek parte hartu dute.

Batzorde zientifiko bat arduratzen da programa diseinatzeaz. Medikuntza eta pediatria, nutrizioa eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogia arloetako profesionalek osatzen dute batzordea. "Urtez urte, programa bizkortzen eta hobetzen ari da bertan parte hartu duten irakasleen balorazio eta ekarpenei esker", azaldu du.

Programaren barruan, ikasgelan lantzeko hamar saio didaktiko daude, eta horiek osatzeko, hiru tailer praktiko mota. Ikasleek erosketa osasungarria egiten ikasten dute Eroskiren denda batean, eta aukera dute nekazaritzako elikagaien tokiko ekoizle baten instalazioetara joateko, janaria nondik datorren bertatik bertara jakin dezaten.

Programako edukiekin, ikasleek ikasten dute oinarrizko zer osagai dituen elikadura orekatuak, eta horrekin batera, nolakoak diren ohitura osasungarriak, tokiko produktuak, zenbait kulturatako dietak, eta planetaren iraunkortasuna. Unicef, WWF eta Bihotzaren Espainiako Fundazioa Elikadura Eskolaren kolaboratzaileak dira, eta heziketa programako edukien zati bat prestatu dute.

TAILERRAK

2016-2017 ikasturtean 1.160 tailer baino gehiago egin dira Eroskiren 209 dendatan, eta 27.600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. "Aurten, tailer berria izan dugu, Basque Culinary Centerreko sukaldarien kolaborazioarekin. Ikasleek menu orekatua prestatzen ikasi dute, eta egun horretan chef bihurtu ziren. Horrez gain, nekazaritzako elikagaien hainbat ekoizle berrik bat egin dute programarekin", adierazi du.

Hurrengo ikasturteari begira, eduki eta jarduera berriak txertatuko dira heziketa programan. Horrela, zabaldu egingo dira ikasgelako chefa eta elikagaien tokiko ekoizleei bisitak egiteko tailerren formatu berriak, eta errezeta osasungarrien Imagine Food marrazki lehiaketaren formatu berria abiaraziko da, aurreko bi edizioetan oso arrakasta handia lortu baitzuen.

2017-2018 ikasturtean programan parte hartu nahi duten ikastetxeek izena eman dezakete jada, www.escueladealimentacion.eswebgunean edo arretarako 946 072 841 telefono zenbakira deituta.

Urterik urte, ikasturtean zehar programan parte hartu duten irakasleek 9ko nota jarri diote programari, puntu kopuru handiena 10 izanik. Gainera, programak aitorpen asko izan ditu, besteak beste, Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren NAOS saria, eta El Chupete saria, programaren sormenaren kalitateagatik eta haurrei erakusten dizkien balioengatik. Jaso dituen azken sariak honako hauek izan dira: Herritarren Saria, Osasunaren eta Bizi Kalitatearen kategorian, eta Gosasun ziurtagiria, EAEko Berrikuntza Agentziak emana.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120