Zirrikituetatik begira

Esaneko ertzainak

Josu Torre - Martes, 18 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

SOLDADUTZA oroimenetik ez ezik memoria historikotik ahantzia izateko beste urte joan zaizkit baina, itxura denez, hango ikasketa batzuk zizelatuak daudela dirudite, behin eta berriz gaiari dagokionean, gogora datorkidalako. Zenbat eta groteskoagoak iruditu z-itzaizkigun hainbat eta arrasto nabarmenagoa gaur egunerarte geratu zaiguna. Ferroleko kuartelera iritsi eta egun gutxitara, hala beharrez, obediantziari buruz ikasitakoa da holako bat. Esanekoa izateko hiru mota daudela erakutsi ziguten, bata agindua entzun eta ausnartuz (inteligentea zioten) esanekoa egitea, bia ordena ulertuz eramatea eta hirgarrena eta “hemen zaudeten artean dagoen bakarra” obedientzia itsua, “pentsa-tzea edo ulertzea gure esku dago ez zuenean”. Laburbilduta horixe da sistima militarra. Beti dago nork agindu eta besteosk esanekoak, esan onekoak behar dute izan. Polizia guztiak edo gehienak sistema horretan eratuak daudela esanen nuke. Hortik harago -gorago- bai polizia edota militarren kasuan, politikoak. Hauek direlako hasera eta azken finean esaneko itsu horien ekintzaren agintariak. Onerako eta txarreako.

Polizi erakunde bat den neurrian, Er-tzaintza sistema horren barnean higitzen da. Inor atxilotzeko orduan, leun edo bortizki, agindu bat betez doaz. Epaile edo politiko baten agindua, hain zuzen. Beste hainbeste, kale mugimendu bat gerarazten doazenean. Zentzuz edo zentzu gabe doazen ez die axola behar, obedien-tzia itsuaz pilotak, poteak edo... delakoak jaurtiko dituzte. “Entrar con todo...” entzuten dutenean beraz, gehiago. Hortik edo holakoetatik Cabacas gaztearen hiltzea bezelakoak, ondorio. Sei ertzain juzgatuko dituzte azio hura egitearren. Bost urte luze -eta honen kostuak- egin dituzte helburu-bide kaskar horretara iristeko. Politikoki ez dutelako agintedun inor juzgatzea lortu eta, ertzain numeroek balira errudunak, zergaitik sei eta ez han zeunden beste 200ak? Iñigo, pilota bakarrak hil zuelako. Berriz ere prozesua, legezkoa ez ezik politikoa bilakatu dute, oraingoan, txarrerako.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120