Matrikula abuztuaren 15era arte

Zabalik dago jada, "Una ría con duende" jaialdiko tailerretan parte hartzeko izen emate epea

Hasierako eta tarteko mailez gain, ikastaro aurreratuak ere eskainiko dira, jaialdi flamenkoa dela eta ibilbide luzeko artistak Bilbon daudela baliatuz, Salva del Real, Ezequiel Benítez eta Soledad Ruz, besteak beste.

DEIA - Miércoles, 19 de Julio de 2017 - Actualizado a las 13:50h

“Una Ría con Duende”

“Una Ría con Duende” (DEIA)

Galería Noticia

“Una Ría con Duende”

Matrikula abuztuaren 15era arte egin ahal izango da, www.bilbao.eus udal webgunearen eta 010 informazio telefono zenbakiaren bitartez.

BILBAO. Bilboko Udalak zabaldu du jada Kultura Sailak antolatutako “Una Ría con Duende” 2017 topaketa flamenkoen beste edizio baten barruan sartzen diren gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerretan parte hartzeko izena emateko epea. Jardunaldiak irailean izango dira, eta prestakuntza eskaintza horrez gain, hilabete horretako larunbat guztietan zuzeneko emanaldiak eskainiko dira Ibaiondoko barrutiko zenbait agertokitan.

Iaz izan zuten harrera bikaina ikusita, aurtengo edizioan, hasierako eta maila ertaineko tailerrez gain, maila aurreratuko ikastaroak ere programatu dira, jaialdi flamenkoa dela eta ibilbide luzeko artistak gure Hirian daudela baliatuz, Salva del Real, Ezequiel Benítez eta Soledad Ruz, besteak beste. Prestakuntza, tailerretan hainbat urtez parte hartu duten eta diziplina horietakoren batean euren prestakuntzan beste pauso bat eman nahi duten pertsonei dago zuzenduta.

Tailer horietakoren batean parte hartzeko interesa duten pertsonek abuztuaren 15era arte eman ahal izango dute izena, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez edo herritarren arretarako 010 telefono zenbakira deituz. Ikastaro bakoitzak hiru egun (6 ordu) iraungo ditu, eta 25 euro balioko du (15 euro langabetuentzat, erretiratuentzat eta ikasleentzat eta 10 euro Diru-sarreren Berme Errentaren jasotzaileentzat). Klaseak, taldeen arabera, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira astelehenetik ostiralera, eta goizeko 11:30etik 13:30era larunbatetan, San Frantziskoko udaltegian.

Txalo eta konpas ikastaroak irailaren 6an hasiko dira, hasierako mailakoak, eta irailaren 19an dagoeneko tarteko ezagutzak dituztenei zuzendutakoak. Txalo eta konpas tailer aurreratua irailaren 28, 29 eta 30ean izango da, eta Fran Núñez artista beterano txalotuak emango du. Artista horrek eskainiko dituen saioen helburua, txaloek eta erritmoak orokorrean dantza flamenkoan dituzten bizipenak transmititzea da, dantza eszenan jartzen ari den bitartean zabaltzen diren baliabideak aztertuz.

Bi gitarra tailer programatu dira, hasierako mailakoa eta maila aurreratukoa, irailaren 7an, 8an eta 9an. Oraingo honetan, prestatzaileak Enrique Borja ‘Vaca’ eta Salva del Real gitarra jole bikaina izango dira. Del Realek gitarra flamenkoaren alorrean, laguntzaile zein bakarlari gisa, dituen esperientzia eta ezagutza guztiak eskainiko ditu, zenbait ariketa teknikoren, erremateren eta falseteren bitartez. Salva Del Real eta bere Flamenco A-3 konpainia izango dira, hain zuzen ere, irailaren 9an “Una Ría con Duende” jaialdiko musika programazioa inauguratuko dutenak, Areatzako Aterpeetan eskainiko duten aire zabaleko emanaldiarekin.

Dantza flamenko tailerrei dagokienez, irailaren 11n hasiko da hasierakoa, Marta Pamparekin;14an tartekoa, Soledad Ruzekin;eta 28an hasiko da dagoeneko dantza ezagutza aurreratuak dituen taldea, Soledad Cisneros bailaorearekin. Malagako artista bikainak, dantza flamenkoaren osagai aurreratuagoak irakatsiko ditu besoen, eskuen eta zapaten lanaren bitartez: teknika eta koreografia.

Beste urte batez, kante flamenko ikastaroa ere eskainiko da irailaren 21ean, 22an eta 23an, Ezequiel Benítez irakaslearekin. Jerezeko kantaore adituak kante flamenkoaren hurbilketa eta azterketa eskainiko ditu, funtsezko baliabideak eta teknikak ezagutzeko eta, aldi berean, gitarra laguntzailearekin ezartzen den lotura aztertzeko.

Ikastaro guztiek 15 plaza dituzte, dantza tailerren kasuan izan ezik, horietan plaza kopurua 10era mugatu baita, dantza flamenkoan aritzeko leku gehiago izateko eta kalitate handiagoa eskaini ahal izateko. Aurre-inskripzioek plaza kopurua gainditzen badute, zozketa egingo da ostiralean, abuztuaren 21ean, eta lehentasuna izango dute Ibaiondoko barrutian eta Bilbon erroldatuta daudenek, gainerako udalerrietakoen aurrean.

ORDUTEGIEN ERANSKINA

Dantza I (hasiera): Marta Pampa
Irailak 11, 12 eta 13: 19:00 - 21:00

Dantza II (tartekoa): Soledad Ruz
Irailak 14 eta 15: 19:00 - 21:00.
Irailak 16: 11:30 - 13:30.

Dantza III (aurreratua): Sandra Cisneros
Irailak 28 eta 29: 19:00 - 21:00
Irailak 30: 11:30 - 13:30

Txaloak-konpasa I (hasiera): Ander Sánchez
Irailak 6, 7 eta 8: 19:00 - 21:00

Txaloak-konpasa II (tartekoa): Darío Gil
Irailak 19, 20 eta 21: 19:00 - 21:00.

Txaloak-konpasa III (aurreratua): Fran Núñez
Irailak 28 eta 29: 19:00 - 21:00.
Irailak 30: 11:30 - 13:30.

Gitarra I (hasiera): Enrique Vaca
Irailak 7 eta 8: 19:00 - 21:00
Irailak 9: 11:30 - 13:30

Gitarra II (aurreratua): Salva del Real
Irailak 7 eta 8: 19:00 - 21:00
Irailak 9: 11:30 - 13:30

Kante tailerra: Ezequiel Benítez
Irailak 21 eta 22: 19:00 - 21:00
Irailak 23: 11:30 - 13:30

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120