orain 25 barruti-udaltegi ditu uri guztian

Abando-Indautxu barrutiko udaltegiaren azalera bikoiztuko da

Ekipamendu berriak ondoko eraikinen altuera izango du eta orain arte egon denak zuen azalera erabilgarriaren halako bi izango ditu.
 

DEIA - Miércoles, 19 de Julio de 2017 - Actualizado a las 13:59h

Recreación del nuevo centro cívivo

Recreación del nuevo centro cívivo (DEIA)

Galería Noticia

Recreación del nuevo centro cívivo

Besteak beste, areto nagusia, erakusketa-gela, barrutiko kontseiluaren batzarraldiak eta bilerak egiteko batzar-gela, aisialdia emateko eta kirol egiteko lekua, umeentzako jarduerak egiteko solairu oso bat, herritarrei arreta emateko bulegoak, tailerrak, ikasketa-gelaren bat eta bilera-gelaren bat izango ditu.

BILBAO. Ricardo Barkala, Bilboko Udalaren Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzia, eta Gotzone Zaldunbide, Bilboko Udalaren Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzia, hedabideen aurrean azaldu dira gaur Abando-Indautxu Barrutiko Udaltegia handitzeko proiektuaren berri emateko. Proiektu handia da beste urrats bat emateko agintaldi honetan udalak Bilboko auzotarrek gaur egungo premietara egokitutako hurbileko instalazioak edukitzeko xederantz.

Abando-Indautxuko Barrutiko Udaltegiari dagokionez, azpiegitura berri eta modernoa egitea da kontua, hori orain arte egon denaren ordez abian jartzeko. Eraikinak duen fatxada atxiki egingo du proiektuak, baita erdigunean dagoen beiratea ere. Bilbo osoarentzako eta barrutiarentzako ekipamendu berezia egin nahi du udalak, kultura-arloko erakargunea izateko.

Orain dagon eraikinaren bolumena hustu eta horren gainean eraikiko dute bolumen berria eta orain arteko azalera erabilgarriaren halako bi izango ditu. Horrela leku gehiago egongo da, Bilboko gainerako barrutietan gertatzen den antzera, barruti-udaltegi bati dagozkion jarduera guztiak bertan egin ahal izateko.

Obrak egin bitartean Barrainkuako zerbitzu guztiak Elcano kaleko 20 eta 22ko beheko solairuko lokal batean egongo dira. Lokal honek 680 m2–ko azalera erabilgarria du. Lokal honetan hauek instalatuko dira: herritarrei arreta emateko bulegoa, areto nagusia, Barrutiko Kontseilua eta haren batzordeak, Blas de Otero elkartea, El Sitio elkartea eta gela berri bi oraingo udaltegian egin ahal diren jarduerez gain beste batzuk ere egin ahal izateko.

UDAL IKUZTEGI ZAHARRA

Eraikina 1898koa da eta udal garbitegia izateko diseinatu zuten. Hortik dator, diseinuaz gain, beiratean uraren aipamena egitea. Erdisotoa, beheko solairua eta lehenengo solairua ditu. Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak ezarritako lerrokaduratik kanpo dago egun. Hori dela-eta, eraikin mugakideen altuera izango duen eraikina altxatuko dute. Hona hemen banaketa: sotoa;beheko solairua;erabilera dotazionaletarako bost solairu;eta seigarren eta azkena, eraikinaren funtzionamendu egokirako izango dena. Lursailak 485 metro karratuko azalera du eta eraikinak 905 metro karratu erabilgarri. Eraikin berria amaitutakoan metro karratu erabilgarriak 2080 izango dira;oraingoaren halako bi baino gehiago.

Eraikin berria modernoagoa, funtzionalagoa, efizienteagoa eta irisgarriagoa izango da. Kristalezko fatxada izango du, beira praktikagarrizko plakaz egindakoa. Praktikagarria izango da zabaltzeko mugimendua izan dezakeelako. Eguzkiaren argia iragazteko inguru guztiak metalezko estaldura izango du. Fatxada nagusia ez da leuna izango.

Solairuek azalera ezberdina izango dute eta irtenguneak izango dituzte kaleko fatxadetan, eskailera-mailak bailiran. Fatxada nagusia lehengoratuko da eta gorde egingo da, sarbidea izateko. Zutabe estali bereziek eutsiko diote lehengo fatxada horri. Lehengo fatxadaren eta eraikin berriaren fatxadaren artean korridore bat egongo da eta horrela udaltegirako sarbidean egoteko lekua izango da. Batez ere, areto nagusirako eta erakusketa-gelarako sarbide eta egoteko lekua ere izango da. Horrela ez da jende-pilaketarik gertatuko Barrainkuako espaloian. Eguzkitik eta euritik babestuta egongo da alde hori, 4. solairuko irtenguneari esker, berau beste solairuetakoa baino luzeagoa delako. Irtengune horrek estalkiaren funtzioa egingo du zentzu horretan. Metalezko pertsiana batek itxiko du espazio hori guztia.

Solairuen arabera, eraikin berriak banaketa hau izango du:

Sotoa: 116 metro karratuko areto nagusia egongo da bertan eta 100 pertsonarentzako lekua izango du, aldagelak eta guzti hornituta. Erabilera askotarako gela, erakusketa-gela ere izango dena, 102 metro karratukoa, altuera bitan egina, beheko solairuko zati bat hartuko du-eta. Korridoreak, sarbideak, komunak, eraikinaren gainerako solairuekiko lotura bertikala igogailu baten bidez eta eskailera bi, solairuko alde banatan, ebakuazio-arloko arautegia betetzeko.

Beheko solairua: espazio libre handi garden bat, atondoa eta eraikinaren gainerako lekuetarako sarbidea izango dena. Erabilera askotako gela, erakusketa-gela ere den horren bigarren altuerako lekua ere hemen egongo da. Herritarrei arreta emateko bulegoak, jendeari arreta egiteko hiru lanposturekin eta atezain birekin. Erabilera askotako gela eta erakusketa-gela denak oraingo eraikinaren beiratea izango du sabai. Beiratea piezaz pieza desmuntatuko da, berritzeko eta eraikin berriko obretan atzera ere instalatzeko.

  • 1. solairua: umeentzat pentsatuta, diseinatuta eta egokituta. Bertan bulegoak, komunak eta umeentzako jarduerak egiteko beharrezko guztiak bertan kokatzeko premiazko lekuak izango ditu. Komunikaziogunea ere bertan izango da. Hori solairu guztientzat izango da.
  • 2. solairua: alde bitan banatuta egongo da. Uharte-patioaren aldean lau bulego egongo dira. Blas de Otero fundazioaren egoitza ere solairu honetan kokatzea aurreikusita dago.
  • 3. solairua: Barrainkua kalerantz batzar-gela eta gimnasio bat, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako komunak dituena. Gainerako azaleran bulegoak eta bilera-gelak egongo dira, arteko horma mugikorrekin, erabilera asko egin ahal izateko.
  • 4. solairua: El Sitio elkartea, tailerrak egiteko lokala eta erabilera askotarako gelak.
  • 5. solairua: aurrealdea tailerrak egiteko lokalek okupatuko dute eta atzealdea erabilera askotako lokalek. Horietan ikasketa-gelak jarri ahalko dira.
  • 6. solairua: eraikinaren funtzionamendu egokirako beharrezko instalazioak bertan kokatuko dira.


Erabilera askotarako den erakusketa-gelak eta areto nagusiak sarbide propioa izango dute Barrainkua kaletik;horrela, barrutiko udaltegiaren gainerakoa itxita egon arren, horiek erabili ahalko dira.

Lanak 2017aren amaieran hasiko dira 3.153.378 euroko aurrekontuaz eta 13 hilabeteko aurreikusitako gauzatze-aldia izango du.

BILBOKO BARRUTI UDALTEGIEN SAREA

Bilboko Udalak 25 udaltegi ditu uri guztian. Guztiak ezberdinak dira, tamaina, ezaugarri eta abarrengatik. Guztiek euren auzoaren izaera islatzen dute.

Udaltegi batzuk eskola ohietan daude;beste batzuk eraikin berezietan, uriaren historia islatzen duten ondare-balio handiko eraikinetan;esate baterako, Deustun Bidarte Barrutiko Udaltegia, Basurtun Zankoetakoa, Castañosekoa eta Zazpi Kaleean La Bolsa eraikinean dagoena.

Lehenengoa orain dela 30 urte inauguratu zuten Otxarkoagan. Ordutik hona argia izan da Bilboko Udalak izan duen konpromisoa uriko 8 barrutietan ekipamenduak jartzeko, hain zuzen, udala herritarrengandik hurbilago egoteko, hurbileko ekipamenduen bidez.

Gizarte, kultur eta aisialdi eskaintza zabala izaten dute udaltegiek. Batzuetan kirol eskaintza ere izaten da, baita herritarrei arreta emateko bulegoak eta herritarren parte hartzea bideratzeko zerbitzuak ere.
Udalaren konpromisoa sendoa izanik, agintaldi honen hasieran Santutxun udaltegi berri bat inauguratu zuten eta laster horrek herritarrei arreta emateko bulego berria izango du.

Abandokoa eraldatzeko eta handitzeko lanak Bilboko Udalaren gobernu-taldeak ildo horretatik emandako beste urrats bat dira, uria azpiegitura garrantzitsuz hornitzeko.

25 UDALTEGI 8 BARRUTITAN

1. Barrutia (Deustu)

  Deustu
  Arangoiti
  San Ignazio - Ibarrekolandako Merkatua

2. Barrutia (Uribarri)

  Castaños
  Uribarri

3. Barrutia (Otxarkoaga/Txurdinaga)

  Otxarkoaga
  Txurdinaga

4. Barrutia (Begoña)

  Begoña
  Santutxu

5. Barrutia (Ibaiondo)

  Ibaiondo.
  San Frantzisko
  Zabala
  Atxuri
  Abusu
  Buia

6. Barrutia (Abando)

  Abando Indautxu

7. Barrutia (Errekalde)

  Irala
  Errekalde
  Uretamendi
  Peñascal

8. Barrutia (Basurtu/Zorrotza)

  Basurtu
  Zorrotza
  Altamira
  Olabeaga
  Masustegi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120