AZTI zentroa

Idiazabal Gazta produktuaren jatorri arraza zehazteko teknika berri bat hasi da erabiltzen

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 17a, astelehena - 11:33etan eguneratua

Porciones de queso Idiazabal.

Porciones de queso Idiazabal.

Galería Noticia

Porciones de queso Idiazabal.

Kontrolak prozesu maila desberdinetan dauden produktu guztiei egin daitezke eta produktua bereziagoa eta diru aldetik errentagarriagoa bihurtzen du. Teknika honen azken helburua kontsumitzaileen nahia asetzea da, gardentasun handiagoa eskatzen baitute elikadura-katea

BILBO. Idiazabal gazta kontrol teknika berri bat hasi da erabiltzen produktuaren jatorri arraza zehazteko. Produktu hau garatzeko arduraduna AZTI zentroa da, eta esnearen jatorri esklusiboa bermatzeko gain, ekoizpen prozesua hobe dezake. Kontrol honek Idiazabal gazten esneak soilik latxa eta karrantzana ardi arrazena izatea bermatu nahi du.

Teknika DNAren teknologiaz baliatzen da esnean edota gazta pusketan markatzaile identifikatiboa jartzeko. AZTI eta Jatorri Deitura aritu dira elkarlanean, Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren finantziazioaren laguntzarekin. Halaber, Euskal Jaurlaritzaren helburuekin bat dator proiektu hau, kontsumitzaleei kalitatea eta segurtasuna bermatzea ezinbestekoa baita beraientzat.

Idiazabal gazta-marka merkatu-mailan ezagunenetakoa da. Euskadi osoan ekoizten ditu bere produktuak, eta hauetan kaseinazko plakak erabiltzen ditu beti. Honez gain, ganadu-ustiategien ikuspapenak, gazten azterketak eta bestelako kontrolak ohikoak dira. Hala eta guztiz ere, teknika berria erabiltzea Idiazabal gazten benetakotasuna bermatzeko aurrerapauso garrantzitsua da.

Azterketa genetikoetan oinarritutako arraza-kontroleko sistema aurreratu bat baliatzen duen Europako gazta-sektoreko lehen jatorri-deitura da Idiazabal JDBa. ENAC ziurtagiriaren ISO17025 araua eman diote teknika honi.

Kontrolak prozesu maila desberdinetan dauden produktu guztiei egin daitezke eta produktua bereziagoa eta diru aldetik errentagarriagoa bihurtzen du. Teknika honen azken helburua kontsumitzaileen nahia asetzea da, gardentasun handiagoa eskatzen baitute elikadura-katean. 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120