Alkohol proba egiteko aukera eskainiko du Arabako Aldundiak 19 herritako udako jaietan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 16a, igandea - 13:37etan eguneratua

Jóvenes bebiendo alcohol en un botellón.

Jóvenes bebiendo alcohol en un botellón. (A.IRISARRI)

Galería Noticia

Jóvenes bebiendo alcohol en un botellón.

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailaren mendeko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak informazio karpak jarriko ditu lurraldeko 19 herritan udako jaietan, nahi duenak alkohol proba egiteko aukera izan dezan. PrebenJaia programak dagoeneko hamarkada bat bete du Arabako landa guneko udalerrietan 2006an abian jarri zenetik, eta funtsean gazteentzat da, haiek erabiltzen baitute gehien zerbitzua. Aurtengo kanpainan iazkoan beste esku hartze egingo direla aurreikusi du foru erakundeak.

GASTEIZ. PrebenJaia programa maiatzean hasi zen, Maeztun, eta hainbat herritara iritsiko da udan, besteak beste, Uribarri Gaubeara, Bastidara, Langraiz Okara, Agurainera, Legutiora eta Murgiara. Programa urrian bukatuko da, Izarran.

Jaietan alkoholdun edari gehiegi hartzeak ekar ditzakeen arriskuezinformatzeko, sentsibilizatzeko eta arriskuok prebenitu eta murrizteko ekintza da PrebenJaia. Herriko jaiak ospatzean edo jai esparruren batera jendetza eramango duten ekitaldiak egiten direnean, abagune hori baliatzen da programa antolatzeko.

Zenbait informazio karpa jartzen dira, eta hainbat begiralek arreta ematen dute. Alkohol proba egiten dute, eta bertaratzen direnei argibideak ematen dizkiete alkohol gehiegi hartzeak dakartzan arriskuei buruz, bai eta gai horri loturiko beste alderdi batzuen gainean ere, besteak beste, alkohola-drogak binomioa eta substantzien eraginpean gidatzea.

Aurtengo kanpainan, informazioa emateko jarduerak batez ere gauez egingo dira, 00:00etatik 03:30era bitartean, Iekorako mahats bilketaren jaian salbu, egunez egingo baita. Probak egiteaz gain, legez baimendutako tasak baino handiagoak ematen dituztenei alkohola detektatzeko proba bat doan emango zaie, erabilera arduratsuezeta istripuak prebenitzeaz jabe daitezen, batez ere abiapuntura autoz itzultzeko asmoa dutenak.

2016KO DATUAK

Joan den urteko kanpainan 4.000 laguni baino gehixeagori egin zitzaien proba, gehienbat gizonezkoei (guztien %63,4). Adinari dagokionez, gehienak 18 eta 20 urte bitarteko gazteak izan ziren (lautik bat ia);bigarren adin tarte ugariena 21-25 urtekoena izan zen, eta hirugarrena, 26-30 urtekoena.

Odoleko alkohol tasa legez baimendutakoa baino altuagoa izan zuten iaerdiek, hau da, %47k positibo eman zuen. Lekualdatzeetarako ibilgailuaerabiltzeari dagokionez, informazio guneetara joan zirenen artean hirutik batek aitortu zuen gidatzeko asmoa zuela, eta gidarien artean, %65 zegoen autoa hartzeko moduan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120