Zirrikituetatik begira

Manipulazioaz

Juanra Madariaga - Domingo, 16 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

borrar

Galería Noticia

borrar

ADARRAK, zapi gorriak, kamiseta zuri-more-granateak (jadanik), kantuak (gu euskaldunak garaaaa, euskalherrikoooak), dantzak, zezenak lasterka batean gora eta behera, jende paketa euren aurrean bizitza arriskatzen (atzerritarrak modu nabarmenagoan) eta parranda amaiezina dira sanferminak. Euskal Herriko jai nagusi horrek isla du jadanik mundu osoko bazter urrunetan ere. Kopiazko txupinazoak han-hemenka botatzen dira jai zuri-gorria ospatzeko. Baina, beste aldetik, sanferminak ere beti dira politikoen amarruetan erabiltzeko tresna erraza. Urteetan ikurrina balkoian jartzea ezinezkoa egin zaie nafarrei, eta aurtengo txupinazoa bota baino minutu batzuk lehenago, udaletxeko bost mastetatik hutsik zegoen batean eskegi zuten ikurrina, ondoan Espainiakoa, Iruñekoa, Nafarroakoa, eta Europako Batasunekoa zituelarik, hirian aniztasuna nagusi dela aitortzeko, modu naturalean, baketsuan.

Bada, handik egun batzuen buruan, PPko Soraya Saenz de Santamariak ahoa zabaldu du tamaina handiko tontakeria bat esateko: sanferminetako txupinazoan Iruñeko balkoian ikurrina jartzea probokazioa dela. Emakume horrek duen delirio espainolistarekin, ez ote da probokazioa berak probokazioa dela esatea? Eta hango ikurrak modu autoritarioan eta alderdikoian erabili direla, eta ideia nazionalistak inposatu nahi izan dituztela, gizartea zatitu dutela, eta abar eta abar ere gaineratu du. Alderdikoian, autoritarioan? PPko buruzagi horrek manipulazioaz eta autoritarismoaz berba egin du lasaiki?

Defini ditzala berak Altsasuko gazteak jasaten ari diren lintxamendu politiko zentzugabea;aberrazio juridikoaren ostean inposatu nahi dieten eskandaluzko zigorra;aldarrikapenezko kamisetak eramateagatik isun anormalak jartzearena;biktima ba-tzuei egiten zaizkien omenaldi instrumentalizatuak;Nafarroan Espainiaren proiektua defendatu behar dela;Martin Villari duela aste batzuk egin zaion aitormena;gobernu horrek duen inpunitatea eta etengabe ahoratzen duen gezur instituzionala, eta abar eta abar. Defini ditzala, mesedez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120