Astelehenetik (uztailak 17) domekara (hilak 23)

Datorren astean hasiko da ibilbailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintezeko kanpaina

Helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunak jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren

DEIA - 2017(e)ko uztailaren 16a, igandea - 17:55etan eguneratua

Datorren astean hasiko da ibilbailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintezeko kanpaina

Datorren astean hasiko da ibilbailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintezeko kanpaina (DEIA)

Galería Noticia

Datorren astean hasiko da ibilbailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko eta zaintezeko kanpaina

Kontrolak BIHAR astelehenean, maiatzak 17, hasi eta hilaren 23ra bitartean (domeka) egingo dira.

BILBO. Ekimena Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunak jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren.

2016an egin ziren kanpainetan 181 ibilgailu ikuskatu eta 44 salaketa jarri ziren IAT epe barruan ez egiteagatik.

Astelehenetik (uztailak 17) domekara (hilak 23) Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) kontrolatzeko kanpaina jarriko du abian, Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan.

Pneumatikoen egoerari eta higadura-mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimen honen helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.

Bilboko Udaltzaingoaren Trafiko eta Koordinazio Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira.

2016AN EGINDAKO KANPAINEN DATUAK

2016an Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko hiru kanpaina egin ziren. Udaltzaingoak 181 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako 44 ibilgailuri, hots, %24,3ri, salaketa jarri zitzaien IAT epe barruan ez pasatzeagatik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120