bideo-jokoak

Arcade makinak iraganeko kontua?

80 eta 90eko hamarkadak izan ziren arcade makinen urrezko aroa. Gaur egun, desagertuta daude ia, baina egon badira aukerak arcade bat etxean izan eta bideo-jokoekin gozatzeko

XABIER CALVO - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 11:13etan eguneratua

Arcade makinak

Galería Noticia

Arcade makinak

Arcade makinak 80 eta 90eko hamarkadetan taberna eta aretoetan egon ohi ziren bideo-jokoak ziren. Joystick, botoi eta monitoredun altzariak ziren, eta txanpon bat sartuta bideo-jokoan partida bat jokatu zitekeen. Baziren pistoladunak ere, tiro jokoetarako, edo bolantedunak kotxe lasterketa jokoetarako. Bideo-joko enpresek arcade makinetarako egiten zituzten jokoak kontsoletarako egin ohi zituztenen ezberdinak ziren. Jokoak motzak ziren, zailtasun nahiko handikoak baina ondo kontrolatuak. Azken finean, dirua sartzeko gogoa sartu behar zuten, baina jokalariak denbora asko irautea zen gakoa;finean, makina horien helburua dirua egitea baitzen.

Makina horiek beren urrezkoa aroa bizi izan zuten 80 eta 90eko hamarkadan, eta arrakasta handia izan zuten. Makina horietarako egin ohi ziren jokoen ikusgarritasuna ezin zitekeen etxeko kontsoletan izan, ondorioz, jende asko mugitzen zuten. Garai hartakoak dira bideo-joko ezagun asko: Pacman, Donkey Kong, Street Fighter 2, Final Fight, Super Pang… Noizbait denok ikusi edo jokatu izan ditugunak.

GAINBEHERA Arcade makinen eta aretoen garaia gaur egun amaituta dagoela esan daiteke. Badaude areto gutxi batzuk hiriburuetan edo toki konkretuetan, baina bere arrakasta garaia aspaldi amaitu zen. Urteak aurrera egin ahala, kontsoletara teknologia hobea heltzen hasi zen, eta arcade makinetan zeuden joko berdinak izan genitzakeen etxeetan. Jada ez zegoen etxeko jokoen eta arcade jokoen artean alde handirik. Arrazoi nagusi horrengatik eta beste askorengatik, 90eko hamarkadaren erditik aurrera arcade aretoak husten joan ziren eta poliki-poliki desagertzen. Capcom, Konami edota Nintendo bezalako konpainiek arcade bideo-jokoak egiteari utzi zioten poliki-poliki, kontsoletarako jokoetan zentratuz. Beste konpainia asko, orokorrean arcade jokoengatik famatuak izandakoak, desagertu ere egin ziren, Data East eta Midway, adibidez.

Gaur egun, ia ez da arcade aretorik existitzen, oso gutxi daude, garai batean egon zirenekin alderatuta. Japonian soilik dute arrakasta egun. Baina nostalgiagatik, edo bideo-jokozale amorratua izateagatik, askok ordainduko lukete arcade makina batean berriz jokatu ahal izatearen truke.

Badaude aukerak gaur egun. Alde batetik, bigarren eskuko makinak erosi daitezke edo hutsetik norberak egin. Ondoren, horietarako jokoak eros daitezke bigarren eskuko merkatuan. JAMMA interfazedun plakak izan ohi dira. Baina, are errazagoa da ordenagailu bat sartzea horrelako makinei, eta bertan emulatzaile bidez garai hartako bideo-joko denak makina berdinean eskuragarri izatea. Guzti horrek, baina, norberak lan dezente egin beharra eskatzen du: makina egokitu, kableatuak, JAMMA interfazeak, ordenagailua konfiguratu, soldatu… Askorentzat ezinezkoa litzateke.

Baina bada beste aukera bat: arcade makina berri bat erostea. Badira makina berriak hutsetik egiten dituzten enpresak. www.minirecreativas.com webgunean, adibidez, Jordan izeneko mutil batek artisau erara hutsetik egiten ditu makinak. Altzaria, joystick, botoi, argi, monitore, ordenagailu kableatu, binilo, bezela… dena berria eta guztiz pertsonalizatu daitekeena, norberaren gustuen arabera. Hau PC batekin eta MAME emulatzaileaz muntatuta arcade joko ia denak eskura izan daitezke.

Arcade makinak gustuko badituzu, nostalgikoa bazara, eta etxean horrelako makina bat izatearekin amesten baduzu, ez galdu aukera, ez zara damutuko eta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ocio

ir a Ocio »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120