larunbat honetan

Barakaldoko Musika Bandak eta Aiko Taldeak "BANDtzaldia" eskainiko dute

EP - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 13:12etan eguneratua

BANDtzaldia

BANDtzaldia

Galería Noticia

BANDtzaldia

Uda honetan, Barakaldo, Gasteiz, Portugalete, Iruñea, Eibar, Lizarra edota Zarautzek erromerian oinarritutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.

BILBO. Barakaldoko Udal Musika Bandako musikariek eta Aiko Taldeko musikariek eta dantza maisuek bat egingo dute larunbat honetan, uztailaren 15ean, Karmen jaietako lehen egunean, "BANDtzaldia" kontzertu-erromeria eskaintzeko herri bizkaitarreko Anaien parkean, 21:30etik aurrera.

Alberto Garcia Espina Barakaldoko Udal Musika Bandaren zuzendariak gidatuko du taula gainean 40 artista baino gehiago bilduko dituen ikuskizuna. Musika entzuteaz gain, publikoa dantzatzen animatzeko helburua duen ikuskizuna da "BANDtzaldia", bere arduradunek iragarri dutenez.

"BANDtzaldia" Aiko Taldeak sortutako ikuskizun berria da, Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin elkarlanean, eta BBK Fundazioaren babesarekin.

Iaz aurkeztu zen eta Bilboko Azkuna Zentrotik eta Errenteriako Niessen Kulturgunetik igaro zen.

Uda honetan, Barakaldo, Gasteiz, Portugalete, Iruñea, Eibar, Lizarra edota Zarautzek erromerian oinarritutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120