larunbat honetan

Alkartasuna dantza taldeak "urteko ekitaldia" eskainiko du Bermeon

2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 13:00etan eguneratua

Unas 700 viviendas de las más de 2.000 desocupadas están ubicadas en el casco antiguo de Bermeo.

Imagen de Bermeo. (A. Erdaide)

Galería Noticia

Unas 700 viviendas de las más de 2.000 desocupadas están ubicadas en el casco antiguo de Bermeo.

Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak Euskal Herriko dantzak ikusteko aukera "paregabea" eskainiko du larunbat honetan, uztailaren 15ean, "urteko dantza ekitaldian".

BILBO. Ikuskizuna Bizkaiko herriko Artza frontoian izango da, gaueko 22:00etan, eta sarrera dohainik izango da.

Dantza taldeko arduradunek azaldu dutenez, ekitaldiaren helburua da "herritarrek Euskal Herriko dantza ezberdinak ezagutu ahal izatea, taldeak urtean zehar egindako lana erakustea eta dantza ikuskizunarekin denok ondo pasatzea".

50 dantzari eta musikari inguruk parte hartuko dute ekitaldian. Hasteko, Arabako dantzak izango dira (Ziegoko makil dantza, arbol dantza, jota), eta, ondoren, Gipuzkoako dantzen txanda izango da. Jarraian, Lapurdiko inauteriarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, fandangoarekin eta arin arinarekin jarraitzeko. Ekitaldia amaitzeko Larrain dantza aukeratu du Alkartasuna dantza taldeak.

Gainera, dantza ezberdinen historia azalduko da, besteak beste, nongoak diren eta nola, noiz eta zergatik sortu ziren. Beraz, "Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko eta dantzekin ondo pasatzeko aukera izango dugu Alkartasuna Dantza taldearen urteko ekitaldian".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120