1.000.000 euroren inbertsioa

Kanpezuko Osasun Zentro berria eta modernoa uztailaren 20an jarriko da martxan

Zentro modernoak hiru solairuetan zehar zabaldutako 422 m2 izango ditu

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 14a, ostirala - 11:37etan eguneratua

Kanpezuko Osasun Zentro berria eta modernoa uztailaren 20an jarriko da martxan.

Kanpezuko Osasun Zentro berria eta modernoa uztailaren 20an jarriko da martxan. (Irekia)

Galería Noticia

Kanpezuko Osasun Zentro berria eta modernoa uztailaren 20an jarriko da martxan.

Gaur, Jon Darpón Osasun Sailburua, Mª Jesús Múgica Zuzendari Nagusia eta Jesus Larrañaga Araba ESIko Zuzendari-gerentea egon dira Kanpezuko Osasun Zentro berria bisitatzen;bertan eraikuntzan Osasun Sailak eta Osakidetzak 1.000.000 euro inguru inbertitu ditu.

BILBO. Kanpezuko Osasun Zentroa Arabako Mendialdeko Lehen Mailako Unitateko buru da eta asteburuetan nahiz jaiegunetan Bernedo, Maeztu eta Kanpezuhiru kupo medikotan banatutako 2400 biztanle ingururi etengabeko arreta ematen die. Kanpezuko Osasun Zentroan, astean behin, familiako mediku bat, erizain bat eta pediatra bat daude.

Azpiegitura berria datorren uztailaren 20an jarriko da martxan. Osasun Saileko Sailburuak dioenez “Euskadiko azpiegitura sanitario berri bat zabaltzeak aurrerako beste urrats bat dakar osasun-zerbitzuak auzo, herri edo hirietara hurbiltzeko asmotan. Herritar guztion ekitatea Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna da sistema sanitarioa eratzeko orduan”.

Osasun zentro berria Kanpezuko udalak utzitako orube batean eraiki dute eta hiru mailatan zabaldutako 422 m2 ditu: Medikuntza Orokorreko kontsulta bat, Pediatriako beste bat, erizaintzako bat, larrialdiak, behaketa eta tratamendua bitzen dituen beste bat;horretaz gain, jendea artatzeko gune bat, itxarongela bat eta egokitutako komunak egin dituzte.

Lehen solairuak jarduera komunitarioen areto bat eta profesionalentzako laguntza-gunea ditu. Teilatu-armaduraren azpiko solairuan Arabako Mendialdeko profesionalen taldeak erabiltzeko bilera-gela handia eta liburutegia daude, eta geroari begirako jarduerak eta zabalpenak egiteko espazio erabilgarria du ere. Instalakuntzen artean zentroak sei pertsonentzat egokitutako igogailua du.

Espazio moderno eta funtzionalaz gain zentro berri horren hobekuntzetako bat bere irisgarritasuna da mugikortasun gutxituaren pertsonei nahiz pazienteen ohatilei eta ebakuazioei begira.

Eraikina egiteko orduan eraginkortasun energetikoa haintzat hartu da, horregatik, hegoaldera begira dago eta bilgarri bikoitz isolatzaile jarri dute fatxadan, teilatu-armaduran eta zimenduetan. Halaber, ganbera bikoitz isolatzaileko zurgintzan eta zubi termikoaren apurketa bikoitzean inbertitu da, baita gela bakoitzeko berogailuan eta argiketa artifizial adimendunean. Beraz, instalazio berriek Osakidetzak Arabako Mendialdeko herritarrei ematen dien arreta sanitarioa nabarmen hobetuko dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120