Zirrikituetatik begira

Gaixoa ni

Josu Torre - Jueves, 13 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

bADARAMAGU zortzi urte (2009.etik) San Fermin egunetik zortzi egunez goizero goizero 7.55an, 7.57 eta 7.59an, Santo Domingo kaleko horman dagoen santu irudi txikiari, “Aittu arren San Fermin, Zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierru honetan otoi!”. Segituan, hainbat urtez ezagunagoa den “A San Fermín pedimos...”. Hainbat urtez gazteleraz soilik eta askotan, bere ametsa bete arte erretiratu nahi ez zuen Xabier Hermosillak, erlojuari so, entonatua. Esana zuen Hermosillak euskaraz ereserkia protokoloan txertatu arte ez zela erretiratuko, neurri berean berresan zuen bezala, jubilatu aurretik lortuko zuela hori. Esan eta egin, uste dut harrezkero korredore moduan ere ez dela ari Xabi. Garaipen edo lorpen txikia, pirrikoa, dela esanen dute baina Iruñea eta Nafarroa alor horretan, euskararenean, ezagutzen dutenentzat ba du garran-tzirik. Gerora, zorioneko aurrerapenak etorri dira euskara gunea Erresuma osora zabalduz, hiriburuan zenbait eskola eta eskolaurre euskara dituzte eta abar luze bat;bai udal nahiz Gobernu abertzalea dutenetik.

Detaile nimiñoa, zezenen irteera nerbioz dar dar, emozioz blai dauden ehunen bat gazte kantari ezer ez direlako, egunotan Nafarroako hiriburura hurbilduko diren milioi bat jai zaleen artean. Esangurutsua ordea, milioi horiek mundu guztiko herrialdetatik etorriak direnez, behin ez bada hurrengoan, galdetuz jakingo dutelako eta heuren herrialdetara bueltatzerakoan, Iruñea eta San Fermiñak kokatzerakoan herri bat ez ezik, Euskal Herria, hizkuntza bat ere ba dela, euskara. Egiari zor, kale handietan zehar gaztelera, frantzes edo ingeles ugariago dela egun hauetan, euskara egin nahi dugunok hainbat txoko eta lagun izan arren, guretzako. Zirrikitu hau argitara denean, oraindik bi egun dituzte iruñar eta bisitariak festaz gozatzeko. Ondo dakigu biharkoan, La Pamplonesaren Dianak irekiko duela, handik ordu batera “Aittu arren...” hiru aldiz eta bederatzi eguneri errematea emateko, gauaz, “Pobre de mi” eta “Gaixoa ni”. Ni bai gaixoa, aurten bertara joan gabe.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120