DONOSTIAKO Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan

Haritz Monrealen "Mendi literatura" liburua aurkeztuko dute ostegun honetan Donostian

Egilearekin batera, Rafa Elorza Club Vasco de Camping Elkarteko kideak ere parte hartuko du

EP - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 10:51etan eguneratua

Haritz Monrealel "Mendi literatura"liburua aurkeztuko du gaur Donostian.

Haritz Monrealel "Mendi literatura"liburua aurkeztuko du gaur Donostian.

Galería Noticia

Haritz Monrealel "Mendi literatura"liburua aurkeztuko du gaur Donostian.

Haritz Monrealek idatzitako eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Argitalpen Zerbitzuak Euskal Literatura Sailaren baitan kaleratutako "Mendi literatura" liburuaren aurkezpena egingo da ostegun honetan, uztailaren 13an, arratsaldeko 19:00etan, Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan, Donostian.

DONOSTIA. Egileak berak dioenez, "zentzu zabalean, mendiaz diharduen literaturari deritzo mendi literatura, eta zentzu hertsiagoan, mendizaleen literaturari". Ikerlan honetan, mundu mailan eta Euskal Herrian generoak izan duen bilakabidea aztertu du Monrealek.

"Menditik pasatu dira profetak, Antzinatean, jainkoen bizilekutik jaitsita errebelaziozko mezua zabaltzeko;naturalistak, Errenazimentuan eta Ilustrazioan batez ere, natura ezagutu eta deskribatzeko;Erromantizismotik aurrera, poetak, inspirazioaren nahiz sentimendu intentsitatearen bila;esploratzaileak, lurraldea bereganatzeko;filosofoak, transzendentzia lortzeko;jakitunak, lurraldearen alde material nahiz espirituala interpretatzeko;emakumeak, gizartean pairatzen dituzten bidegabekeriei bisibilitatea emateko;muturreko eskalatzaileak, nazioaren edo norberaren ohorea xerkatzen;mendizale, alpinista eta eskalatzaile apalak, abenturaz eta naturaz gozatzeko. Horiek guztiak aurkituko dituzu honako lan honetan", dio egileak.

Liburuaren aurkezpena arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta egilearekin batera, Rafa Elorza Club Vasco de Camping Elkarteko kideak ere parte hartuko du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120