Alokairuko etxebizitzak izango dira

Udal etxebizitzak 66 bizitoki dotazional eraikitzen hasiko da Ametzolan

Fase honetarako aurrekontua 9,49 milioi eurokoa da

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 12:06etan eguneratua

Udal etxebizitzak 66 bizitoki dotazional eraikitzen hasiko da Ametzolan.

Udal etxebizitzak 66 bizitoki dotazional eraikitzen hasiko da Ametzolan. (Bilboko udala)

Galería Noticia

Udal etxebizitzak 66 bizitoki dotazional eraikitzen hasiko da Ametzolan.

Bilboko Udal Etxebizitzak 160 bizitoki dotazional eraikitzeko proiektua hastea erabaki du, Bilboko Ametzola kalean. Alokairuko etxebizitzak izango dira. Zehatz esateko, hurrengo urte bietan 66 bizitoki dotazional eta 160 aparkaleku egiteko lehenego fasea abian jarriko da.

BILBO. Goyo Zurro Bilboko Udaleko Etxebizitza Saileko Zinegotzi Ordezkari eta Udal Etxebizitzak erakundeko presidenteak adierazi duenez, ekimen hau “Bilboko etxebizitza-kopurua handitzeko Udalaren konpromisoaren adierazgarria da, gazteeentzako babestutako etxebizitzaren formula bultzatuz, eta horrela gazteen emantzipazioan lagunduz”.

Proiektu hau 2012an diseinatu zen;hala ere, orduko egoera ekonomikoaren eraginez, proiektua atzeratzea erabaki zen. Orain bi fasetan gauzatuko da, fase orekatuak eta koherenteak alojamendu-kopuruari, ekipamenduei eta instalazioei dagokienez. Lehenengo fase honetan eraikinaren hegal bat, soto guztiak eta urbanizazioa egingo dira, 9,49 milioi euroko aurrekontua dauka (BEZ barne) eta datozen bi urteetan gauzatuko da (2017-2019).

ALOKAIRUKO APARTAMENTUAK ETA ZERBITZU KOMUNAK, TXANDAKO SISTEMAKOAK

Bizitegi dotazionalak 25 eta 60 metro karratuko etxebizitzak dira, instalazio eta zerbitzu komunak dituztenak. Pertsona batentzat edo birentzat pentsatuak, nahitaez txandakatu behar dira, hau da, apartamentu horiek erabiltzeko gehieneko denbora-tartea dago. Kontratuak, gehienez ere, bost urterako egingo dira, txandakatzea bermatu ahal izateko.

Etxebizitza horiek Ametzolako biribilgunearen parean eraikiko dira, L formako eraikina izango da eta 932 metro karratu hartuko ditu. Hiru soto izango ditu, eta bertan, guztira autoentzako 129 aparkaleku eta motorrentzako 31 aparkaleku egingo dituzte.

Mugitzeko arazoak dituztenentzako apartamentu-eredua ere egongo da, 51 metro karratukoa;gainerakoek 30 eta 40 metro karratu bitartean izango dituzte. Lehenengo fase honetan sei apartamentu egokitu egingo dira.

Eraikin osoan 11.400 m2 eraikitzeko asmoa dago;beheko solairua eta goiko 9 solairu. Espazio komunak 852 m2 hartuko ditu eta 650 m2 lorategiak izango dira. Eraikinak beheko solairu bat eta zazpi altuera izango ditu. Beheko solairuan ataria, espazio komunak, bizikletak gordetzeko lekua eta 3 bizitoki egongo dira. Lehenengo bi solairuetan 20 bizitoki egingo dira, horietako bi egokituak;hirugarrenetik seigarrenera 36 bizitoki egongo dira, horietako lau egokituak;zazpigarren solairuan 7 bizitoki egingo dira.

Eko-diseinuaren egiaztagiria edukiko du eraikinak. Beroa errendimendu altuko mikrokogenerazio-instalazio batekin sortuko da, zoru erradiatzailearen bidezko berokuntza-sistemarekin. Kontsumo-irakurketak banan-banan egingo dira. Instalazio eta espazio komunetako datuak modu integralean gestionatzeko software bat diseinatzeko asmoa dago.

Etxebizitzen eredu berri bat, talde jakinei adjudikatuko zaizkienak gehienez ere 5 urterako, etxebizitza-erabilera pertsonen bizi-ibilbideari lotuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120