16K PARTE HARTUKO DUTE

Ehun talde inguruk izena eman dute Aste Nagusiko bertako Pop-Rockean

Abuztuaren 19tik 26ra, arratsaldero estilo anitzeko bi kontzertu burutuko dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

DEIA - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 14:52etan eguneratua

Aste Nagusiko bertako Pop-Rockaren XXXII. edizioa

Aste Nagusiko bertako Pop-Rockaren XXXII. edizioa (DEIA)

Galería Noticia

Aste Nagusiko bertako Pop-Rockaren XXXII. edizioa

Pop Rock Erakusketa 1985ean jaio zen musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz. Urte hauetan, 326 banda inguruk ezagutzera emateko aukera izan dute Aste Nagusian;Platero y Tú, We are Standard edo Zea Mays, besteak beste.

BILBAO. Metal eta pop-rock musika maite dutenek Aste Nagusia 2017 izango dute hitzordu. Izan ere, ‘Bertako Pop-Rockaren XXXII. Edizioa’ Bilborock Aretoan ospatuko baita. Duela 32 urte, Erakusketa pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz jaio zen. Eta gaur egun, helburua, filosofia eta arrakasta berdina jarraitzen izaten du. Aurten, ehun talde inguruk izena eman dute, historiako 3. Jendetsuena izanik. Izena eman duten taldeen artean 16k parte hartuko dute ‘‘Bertako Pop-Rock’ Erakusketan.

Abuztuaren 19tik 26ra, 20:00etan eta 21:00etan, bi kontzertu burutuko dira. Eta guztietan, sarrera librea izango da edukiera bete arte. Musika estilo ezberdinak uztartuko dira bertan. Izan ere, publiko guztiek izan behar dute leku musikaren tenplutzat dugun Bilborock Aretoan.

Zortzi egunez, musika estilo eta jotzeko modu desberdinak disfrutatzeko aukera izango dugu. Larregi taldeak Punk-PopRock doinuak uztartuko ditu, Kurixek, berriz, Indie-PopRock musika. Shintoma bandak Rap kantekin dantzan jarriko gaitu. XpresidentX laukoteak, ordea, indar handiko Rap-Metal eskainiko du. Pop doinuak ere izango dute leku Erakusketan. Izan ere, Lorelei Green banda bilbotarrak ahotsa gitarren akordeekin uztartuko du, honela Pop akustikoa nagusituz. ELLAS taldeak, Indie-Pop estiloa ezagutzera emango du. Laugarren egunean bertako eta atzerriko musika izango da nagusi. Berez, Mikel Urakenek Euskal Folk-a eta James Room &Weird Antiqua doinu amerikarrak eskainiko baitute. Hard Rock-a Ozhen taldearen eskutik entzuteko aukera izango dugu. Eta El Capitán Elefantek Power Pop-arekin jarriko gaitu dantzan.

Doinu indartsuak eta gitarren hots sakonak oso presente egongo dira aurtengo ‘Bertako Pop-Rockaren XXXII. Edizioan’. Coffeinne taldeak, besteak beste, Metal melodikoa joko du. Insolathors bandak, ostera, Stoner Hard-Rock musika. Late to Scream laukoteak Post-Metal estiloan dira nagusi, eta Dethlirium, indar handiko Metalean. Azken egunean, Mi dulce Geisha eta Fetitxe bandek Erakusketa agurtuko dute. Arrigorriagako laukoteak zilarrezko domina lortu zuen ‘Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan’ eta ‘Azkena Rock Festibal’ saria eskuratu.

HAUTAKETA ZAILA

Epaimahaiak goraipatu du izena eman duten 97 taldeen kalitatea. Gainera, XXXII. Edizio honetan, euskararen presentzia altua izango da. Izan ere, izena eman duten banda guztien artean 26k musika euskalduna burutzen dute eta 20k emakumeak dituzte taldekide. Ekimenean parte hartuko duten taldeen artean, berriz, 3k emakumeak dituzte taldekide eta 6k euskara dute musika egiteko hizkuntza.

Taldeen jatorriari dagokionez, 54 Bilbokoak dira eta gainerako 43ak, Bizkaiko herri ezberdinekoak. Erakusketan parte hartuko duten banden jatorria ere nahiko zabala da;7 bilbotarrak, 4 EzkerrAldekoak eta 5 Basaurikoak, Lemoakoak, Balmasedakoak, Bermeokoak eta Gorlizekoak izanik. Bilbok parte hartzaile gehien dituen udalerria da, ondoren, Santurtzi eta Balmaseda izanik. Hala ere, biak Madril eta Bilboko kideak dituzte. Jatorri aniztasuna goraipatu beharreko kontua da edizio honetan. Berez, 7 bandek jatorri desberdineko kideak dituztelako. Amorebieta-Etxano, Etxebarri, Trapagaran eta Zaratamo herrietako kideak, besteak beste. Baita Castro eta Madrilekoak ere. Izan ere, jatorria anitza izan daiteke, araudia betetzen duten bitartean.

EMANALDIEN EGUTEGIA


Larunbata 19 (EUSKAL ROCK-a)
LARREGI, Lemoa-Amorebieta-Etxano
KURIXE, Etxebarri-Basauri

Igandea 20 (HIP-HOP-a RAP &METAL-a, PUNK-a)
SHINTOMA, Bilbao
XpresidentX, Balmaseda-Madrid

Astelehena 21 (POP ROCK-a)
LORELEI GREEN, Bilbao
ELLAS, Bilbao-Balmaseda

Astearte 22 (FOLK- ROCK-a)
MIKEL URAKEN, Bilbao
JAMES ROOM &Weird Antiqua, Bilbao

Asteazkena 23 (ROCK-a)
OZHEN, Bermeo (ROCK MELÓDICO)
EL CAPITÁN ELEFANTE, Barakaldo-Bilbao (INDIE-ROCK)

Osteguna 24 (METAL-a-HARD ROCK-a)
COFFEINE, Santurtzi-Madrid (METAL MELODIKO-a)
INSENSATHORS, Bilbao (STONER HARD ROCK-a)

Ostirala 25 (METAL-a)
LATE TO SCREAM, Gorliz (POST METAL)
DETHLIRIUM, Portugalete (THRASH-CORE)

Larunbata 26 (ROCK METAL ALTERNATIBO-a)
MI DULCE GEISHA, Santurtzi
FETITXE, Arrigorriaga

#LaMuestra-ren 32 URTE

Bilboko Udalak “Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakusketa 1985ean sortu zuen pop-rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz. Erripa Kaia, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua eta Bailen kalea izan dira lehiaketaren eszenatokiak. Gaur egun Bilborocken egiten da.

Lehiaketak METAL FOR THE CREW eta Beste Jack Kultur Elkartearen laguntza du. Ikusle leialak dauzka eta urtero 5.000 pertsona joaten dira, batez beste, taldeen kontzertuetara.

100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO

Txupinazoa jaurtiko den larunbatetik, hilak 19tik, abuztuaren 27ra, igandea, 2017ko Aste Nagusiak Bilboko gune ezberdinetan musikako 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu publiko eta gustu guztietarako zuzenduak. Gaur egungo talde ospetsuenetatik hasita, betiko bilbainadetara, Udalak banatu egin dituen zortzi guneetatik sakabanaturik. Banaketa ondorengoa izango da:

  •   Abandoibarra: Kontzertuak eta herri ikuskizunak
  •   Europa Parkea: kontzertuak, dj eta ikuskizuna
  •   Plaza Berria: Munduko musikak
  •   Enkarnazioaren eliza: musika klasikoa
  •   Bilborock: bertako metal eta pop-rock-a
  •   Doña Casilda Parkeko pergola: bilbainadak eta goatekeak
  •   Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda.
  •   Areatza: berbenak, bandak eta fanfarreak

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120