Urteko laugarren bilera izango da

Bizikletaren aldeko Estatuko Hirien Sareko zuzendaritza batzordea Bilbon bilduko da ostiralean

"Bizikleta bat gehiago, auto bat gutxiago" kanpaina ere aztertuko dute bileran

EP - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 11:20etan eguneratua

Neska bat bizikletaz Bilbon.

Neska bat bizikletaz Bilbon. (Nagore Centeno)

Galería Noticia

Neska bat bizikletaz Bilbon.

Bizikletaren aldeko Estatuko Hirien Sareko zuzendaritza batzordeak bilera egingo du Bilbon ostiralean, uztailaren 14an. Urteko laugarren bilera izango da, eta Antoni Poveda sareko presidentea eta Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Iraunkotasun Saileko zinegotzi ordezkaria arituko dira buru.

BILBO. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, tokiko zenbait erakundek osatzen dute Bizikletaren aldeko Hirien Sarea, eta horien artean Bilboko Udala dago. "Espainiako Estatuko hirien artean dinamika bat sortu nahi da txirrindularien zirkulazioa errazteko, seguruagoa egiteko eta garatzeko, batez ere, hiri barruan", adierazi du.

Sarea 2009an sortu zen, Sevillan egindako Bizikleta Publikoari buruzko II. Jardunaldietan. Orduan 30 udalerritik gora sartu ziren sarean. Orain 98 kide dira eta Espainia Estauko 461 udal baino gehiagoren ordezkaritza dute.

Ostiralean Bilbon egingo duen bileran aztertuko diren gaien artean daude aurreko bileraren akta onartzea, Bizikletaren aldeko Hirien Sareak azken hilabeteetan egindako jardueren berri ematea, Estatuko Bizikletaren Plan Estrategikoari eta Trafiko Legearen eraldaketari begira DGT erakundearekin eta estatuko beste erakunde batzuekin egindako bilerei buruzko informazioa ematea, bizikleta erregistrorako aurreikusitako hobekuntzak eta Bizikletaren Barometro berria.

"Bizikleta bat gehiago, auto bat gutxiago" kanpaina ere aztertuko dute bileran, baita Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioari eskoletan bide hezkuntza ematea eskatzeko bidalitako gutuna, azken Movea Planean bizikleta elektrikoa bazterrean geratu ondoren egindako komunikatua eta sarean kide berriak sartzeko eskariak onartzea ere.

Gainera, lantaldeak berriz bilduko dira, Bizikletaren aldeko Hirien Sareko kide diren beste hiri askotako ordezkarien parte hartzearekin. "Lantaldeak tresna bikaina dira elkartearen funtzionamendu onerako eta partaidetza bideratzeko", adierazi du.

Zuzendaritza batzordearen bileraren ostean, lantalde batzuk eratuko dira, besteak beste, Bizikletaren Estatutako Behatokia, hiri barruan bizikletaz merkataritza gaiak banatzea sustatzea, Mugikortasunaren Europar Astea, Zikloteka, bizikleta eta trena konbinatzea eta lanera joatea aztertzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120