XII. EDIZIOA

Bilbao BBK Livek 21 milioi euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izan du hirian

Guztira, 112.114 pertsona bertaratu dira uztailaren 6an, 7an eta 8an pop eta rock estiloko musika onenaz gozatzera

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 11:40etan eguneratua

Die Antwoord en el BBK Live 2017VER VÍDEOReproducir img

(rockatannsky/ Youtube)

Galería Noticia

Die Antwoord en el BBK Live 2017ReproducirBilbao BBK Livek 21.000.000 euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izan du hirian.

Guztira, 112.114 pertsona bertaratu dira uztailaren 6an, 7an eta 8an pop eta rock estiloko musika onenaz gozatzera, Bilbao BBK Live jaialdiaren XII. edizioak bildu dituen 70 taldeek eskaini dituzten emanaldiekin. Horiek horrela, Kobetamendiko jaialdiak 2016an baino 10.000 pertsona gehiago bildu ditu. Iaz, ostera, 102.865 pertsona bertaratu ziren.

BILBO. Bertaratze-datuak, zifra ekonomikoak, jaialdiak hirian izan duen eragin ekonomikoa, 21.635.943 eurokoa, —batez ere ostalaritzaren, merkataritzaren eta ostatuen sektoreetan— eta gertakari larri urriak kontuan hartuta, Bilboko Udalak eta Last Tour enpresa sustatzaileak oso modu positiboan baloratu dute hirian egiten den ekitaldia.

EUROPAKO JAIALDIEN ERREFERENTEETAKO BAT

Aurten ere, Kobetamendin eskainitako kontzertuei esker, indartu egin da Europan aire zabalean egiten diren pop-rock musika-jaialdien artean Bilbao BBK Live jaialdiak daukan presentzia. Batez ere, nabarmentzekoa da Britainia Handitik eta Frantziatik etorritako jendea: publiko osoaren % 23,3.

Guztira, jaialdiaren edizio honetara bertaratu diren pertsona guztien % 29,8 atzerritarrak izan dira, 2016an baino % 3,3 gehiago. % 14,9 Erresuma Batutik, % 8,4 Frantziatik eta % 1,1 Alemaniatik etorri dira. Horren antzeko portzentajea (zehazki, % 29,1ekoa) dagokio Bizkaia (% 24,1), Gipuzkoa (% 2,9) eta Arabatik (% 2,1) etorritako publikoari.

Estatutik etorri den publikoari dagokionez, katalanak izan dira ugarienak (% 11,6), jarraian, madrildarrak nagusitu dira (% 8,8), eta, horien atzetik, Gaztela eta Leondik heldutakoak (% 2,8).

HOTELETAKO OKUPAZIOA

Bilbao BBK Live jaialdia dagoeneko klasiko bat bihurtu da Bilboko hotelen eta ostatuen egutegietan. Ekitaldiak iraun duen hiru egunetan, hirian eskuragarri dauden leku guztien okupazioa % 90 ingurukoa izan da, iazkoa baino handiagoa. 2016an, jaialdiak iraun zuen hiru egunetan, okupazioa % 83ra iritsi zen. Datu hori oso positiboa da. Gainera, gurera gerturatzen diren turista eta bisitari ugariei esker Bizkaiko hiriburuak uztailean izan ohi duen okupazio-ratio altua mantentzen laguntzen du.

Ostatuei dagokienez, uztailaren 6an, 7an eta 8an, funtsean, Bilbon eskaintzen diren 700 oheak bete dira. Zehazki, ostegun, ostiral eta larunbateko okupazio-indizeen arabera, ia-ia bete egin dira toki guztiak.

ERAGIN EKONOMIKOA

Ekitaldiaren antolakuntzaren arabera, edizio honek 21.635.943 euroko eragina izan du hiriko sektore desberdinetan;horiek horrela, 2016an kalkulatu zuten eragin ekonomikoa bi milioi eurotan handitu da (19.450.000 euro).

Zenbateko horretan barne hartu da tokiko langileek eta enpresek eginkizun desberdinak gauzatzeko egindako kontratazioen gastua: logistika, hornikuntza, zerbitzuak, argiteria, soinua, ikus-entzunezkoa eta catering zerbitzuak. Gainera, merkataritzan, ostalaritzan eta hiriko ostatuetan jaialdiak izan duen eragina ere kontuan hartu da.

Jaialdiaren XII. ediziora iaz baino 10.000 pertsona gehiago etorri dira, eta horiei esker lortu da, funtsean, eragin ekonomikoa areagotzea. Horiek horrela, ekitaldi honek jarduera ekonomikoa sortu, turismoa erakarri eta uda garaia dinamizatzeko daukan ahalmena berretsi da.

TURISMO BULEGOETAN ESKAINITAKO ARRETA

Uztailaren 6an, 7an eta 8an, 4.449 pertsona gerturatu dira Bilbao BBK Live jaialdiko publikoarentzako erabilgarri jarri diren arreta puntuetara: Plaza Biribila, Guggenheim Bilbao Museoa eta Kobetamendin bertan jarri den turistei arreta emateko puntua. Hiru puntu horietan informazioa eskatu duten pertsona guztien % 43,47 atzerritarrak izan dira, batez ere, Frantziatik, Erresuma Batutik, Alemaniatik, Italiatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritakoak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120