29. edizioa

Getxo & Blues jaialdia hasiko da ostegunean

 Ohi bezala, kontzertuak Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango dira

EP - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 12:45etan eguneratua

Getxo & Blues jaialdia.

Getxo & Blues jaialdia.

Galería Noticia

Getxo & Blues jaialdia.

Getxoko 29. Nazioarteko Blues Jaialdia ospatuko da ostegunetik larunbatera, uztailaren 13tik 15era, eta saio nagusien protagonistak William Bell, Music Maker Foundation, Priscilla Band eta Freedonia izango dira. Ohi bezala, kontzertuak Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango dira. Lehen eguneko saioa 20:00etan hasiko da, eta gainerako egunetakoak 21:00etan.

BILBO. Gainera, ostiralean eta larunbatean, The Piper's Irish Pub tabernan Confluence eta Woody Blues Trio bandak ariko dira, eta Crazy Jazzers Street taldeak kaleko giroa alaituko du Algortako hirigunean, antolatzaileek iragarri dutenez.

Aurtengo kontzertu nagusiak saio bikoitz batekin hasiko dira, ostegunean, uztailaren 13an. Priscilla Band talde bilbotarrak hasiko du gaua. Duela hamar urte hasi ziren jotzen eta deep funk estiloa dute ardatz nagusi. Bederatzi musikarik osatuta, energia handia erakusten dute saioetan, publikoa dantzarazteko asmoz.

Jarraian, Freedonia taldearen txanda izango da. Maika Sitte abeslariak gidatzen du hamar musikarik osatutako Madrilgo taldearen lana. Bere eragin nagusien artean, Etta James, Marin Gaye, Jackie Wilson, Edwin Starr eta Barbar Acklin daude, besteak beste.

Ostiralean, uztailaren 14an, blues musikaren ahots handi bat izango da Getxon: William Bell. 77 urte dituela, Memphiseko artista "urrezko garaia" bizi du, eta orain dela gutxi Grammy sari bat eskuratu du "This Is Where I Live" diskoari esker. Lan borobil horrekin Stax diskoetxera itzuli da Bell, 1960 eta 1970eko hamarkadetan arrakasta handiak grabatu zituen zigilura, hain zuzen ere. Artista handi batzuk kanta ospetsu horien bertsioak egin zituzten, esaterako, Etta James, Rod Stewart, Billy Idol eta Eric Claptonek.

MUSIC MAKER FOUNDATION

Azkenik, Music Maker Foundation taldeak bukatuko ditu Getxo &Blues jaialdiaren saio nagusiak, larunbatean, uztailaren 15ean. Proiektuaren helburua bikoitza da: blues musikaren tradizioa eta benetakotasuna berreskuratzea, alde batetik, eta bluesmen beterano askorentzako "egoitza artistiko" bilakatzea, bestetik.

Ikuskizun honen bidez benetako blues kluben giroa bizi ahalko dute zaleek. Artista beteranoak igoko dira agertorika, oinarri erritmiko bikain baten laguntzarekin. Blues Maker Foundation ekimenak izen handiko artistak bilduko ditu Getxon: Robert Lee Coleman, Alabama Slim, Albert White, Lil' Joe Burton, Robert Finley eta Ardie Dean.

Jaialdiko egitaraua osatzeko, doako kontzertuak eskainiko dituzte Confluence eta Woody Blues Trio taldeek ostiraleko eta larunbateko kontzertuak amaitutakoan, The Piper's Irish Pub tabernan. Azkenik, Crazy Jazzers Street Band taldeak Algortako hirigunea girotuko du erritmo alaiekin ostiralean eta larunbatean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120