3 ETA 16 URTE BITARTEKO UME ETA NERABEENTZAKO

Udalaren Udako Jolastokiak Bilboko auzoetara heldu dira 3.825 plazarekin

Gainera, proposatutako programazioarekin euskara eta ingelesa aisialdian ere erabiltzea sustatu nahi da

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 12:37etan eguneratua

Udalaren Udako Jolastokiak Bilboko auzoetara heldu dira 3.825 plazarekin.

Udalaren Udako Jolastokiak Bilboko auzoetara heldu dira 3.825 plazarekin. (Bilboko udala)

Galería Noticia

Udalaren Udako Jolastokiak Bilboko auzoetara heldu dira 3.825 plazarekin.

Bilboko Udalaren Udako Jolastokiak uriko auzoetara heldu dira, 3 eta 16 urte bitarteko ume eta nerabeentzako 3.825 plazekin. Hain zuzen ere, gaur goizean, Iñigo Pombo Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia Basurtuko ikastetxera joan dira aste honetako jarduerak egiten ari diren umeak bisitatzera.

BILBO. Iaz bezala, udalak eguneko jolastokien programa bakarra eta integratzailea eskaintzen die herritarrei, elkarbizitzako espazio ludikoa sustatzeko, non gazteek harreman berriak egin ditzaketen eta dibertsitatearen onarpena susta daitekeen.

Gizarte Ekintza Sailak eta Gazteria eta Kirol Sailak elkarrekin landu eta diseinatu dute 3 eta 11 urte bitarteko umeentzat eta guztira 3.025 plaza eskaini dituzte adin-tarte horretarako: 520 plaza 3 eta 5 urte bitartekoentzat eta 2.505 plaza 6 eta 11 urte bitartekoentzat. 2016az geroztik, Gizarte Ekintza Sailak oporrak modu aktiboan bete eta, aldi berean, elikatzeko beharrizanak bete behar dituzten umeen izenak eman ditu udako jolastokietan. Antolaketaren aldaketa horrekin, eguneko udalekuetako ordutegia goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 16.30ean bukatzen da, sartzeko eta irteteko malgutasunarekin, familia eta lana uztartu ahal izateko. Udalaren azken helburua da datozen urteetan udalekuetako eskaintza bakarra adin guztietara zabaltzea, 3 urtetik 16 urtera.

Jolastokietan umeen eta gazteen hezkuntza eta gizarte prozesuan laguntzen duten dinamikak egiten dira. Udalarentzat, udako jolastokiek aukera ematen die adingabekoei jarduera ludikoekin eta kirolekin goza dezaten oporretan. Gainera, proposatutako programazioarekin euskara eta ingelesa aisialdian ere erabiltzea sustatu nahi da.

Bilboko familiei zuzendutako aisialdiko eskaintza oso honen bidez, Udalak erraztasunak ematen ditu lana eta bizitza pertsonala uztartzeko, programek eskolako hamar astetatik bederatzi betetzen baititu. Kontziliazioa errazteko neurrien artean, eta berritasun modura, Udalak adin-tarteak aldatu ditu: eguneko udalekuetan 3 eta 11 urte bitarteko umeak izango dira;horrela, adin desberdinetako neba-arrebak zentro berera joan daitezke eta familiek kontziliatzeko aukera hobeak dauzkate.

Gizarte Ekintza Sailak adierazi du arreta berezia eman zaiela ahultasun egoeran eta estutasun ekonomikoan dauden familietako adingabekoei, diru-sarrerarik ez edo DSBE baino sarrera txikiagoak dauzkaten familietakoak direnei. Izan ere, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek beharrezko laguntza eman du 3 eta 16 urte bitarteko 347 adingabek udalerrian eskaintzen diren baliabide normalizatuak izan ditzaten. Ume horietatik, 12 eta 16 urte bitarteko 59 adingabek beste gizarte erakunde batzuek Bilboko auzoetan antolatzen dituzten udalekuetan hartzen dute parte.

EGUNEKO UDALEKUAK ETA UDAKO JOLASTOKIA

Aurten, jolastokien ardatza beste bat izango da eta jardueren ildo nagusia Kantauri Itsasoa izango da. Parte-hartzaileek alderdi geografikoak, sozialak, kulturalak eta merkataritzakoak edo industrialak landuko dituzte, "Kantauri" leloarekin parte hartzen duten astearen arabera:

Kantauriko itsasargiak

Kantauriko flora eta fauna

Kantauriko piratak

Kantauriko kirolak

Kantauriko hareak

Ur-amilak, haizeak eta mareak

Kantauriko ipuinak eta kondairak

Kantauriko itsasbazterreko herriak

Kantauriko lanbideak

Jolastokietan lehentasuna ematen zaie aire zabaleko jarduerak egitea, esaterako kirolak Bilbao Kirolak erakundearen igerilekuetan edo jokoak kalean, ikastetxeetako inguruan. Adin-tarte bakoitzak jardueren programa zehatza dauka bere bilakaeraren uneari eta beren trebetasunei eta interesei egokituta.

Jolastokien izaera integratzailea kontuan hartuta, dibertsitate funtzionaleko gazteek 104 plaza okupatuko dituzte. Hori dela-eta, edozein adingabek oztoporik gabe ondo pasatzeko programazioa diseinatu da. Era berean, parte-hartzaileek dieta bereziak behar izatea hartu da gogoan, alergiengatik edo sinesmen erlijiosoengatik (dieta halala).

3.025 PLAZA EGUNEKO UDALEKUETAN

Eguneko udalekuak 3 eta 11 urte bitarteko umeentzat dira (2005-2013 urteetan jaiotakoak) eta berritasun batzuk dauzkate aurten.

Udalak, familiek aurreko urteetan egindako eskariei erantzunez, 3 eta 5 urte bitarteko umeek jantoki zerbitzua daukan programa honetan parte hartu ahal izatea aurreikusi du. Aurreko edizioetan, 6 eta 11 urte bitartekoa zen adin-tartea.

Beste berritasun bat da familiek adin desberdinetako seme-alabak eraman ditzaketela zentro bakarrera, kontziliatzeko aukerak hobetuz.

Aurreko edizioetan egin bezala, eguneko udalekuen kasuan, familiak aste bat, bi edo hiru aukera ditzake, ekainaren azken astetik irailaren lehen astera arte. Eskaintzen ez den aste bakarra Aste Nagusia da, abuztuaren 21etik 25era.

688 PLAZA UDAKO JOLASTOKIAN

Udako Jolastokiaren programari dagokionez, 688 plaza eskaintzen ditu 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat (2011-2013 urteetan jaiotakoak) uztailaren lehen aste bietan, 10:00etatik 13:00ak arte.

Udako Jolastokiak zortzi barrutietara eramaten ditu jardueretan, umeak Kantauri itsasoak bainatzen dituen herrietara eta uharteetara joango dira, bertan itsasoratzen diren ibaietara, itsaslabarretara, lurmuturretara, hondartzetara eta kostaldeko itsasargietara;bertan ikusiko dituzte antzinako biztanleak, kondairak, itsasoko uretan bizi den fauna, ontziak eta kirolak, itsasoaren inguruko lanbideak, sasoi guztietako tresna nautikoak, adibidez largabista… Jarduera horiek gaztelaniaz eta euskaraz egiten dira baina euskara da komunikatzeko hizkuntza nagusia.

UDALEKUAK AUZOETAKO ERAKUNDEETAN

Aurreko urteetan bezala, Gizarte Ekintzak arreta berezia eman die ahultasun egoeran eta estutasun ekonomikoan dauden familietako adingabekoei, diru-sarrerarik ez edo DSBE baino sarrera txikiagoak dauzkaten familietakoak direnei.

Izan ere, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek beharrezko laguntza eman du 3 eta 16 urte bitarteko 347 adingabek udalerrian eskaintzen diren baliabide normalizatuak izan ditzaten. Arreta % 24,82 igo da iazko programarekin alderatuta, 278 adingabe izan baitziren.

347 adingabe horietatik, 3 eta 16 urte bitarteko 288 umek Bilboko Udalak eskainitako programetan hartu dute parte. hortaz, 554 plaza bete dira.

Era berean, Udalaren sailen eta auzoetako gizarte erakundeen arteko harreman estuari esker, 12 eta 16 urte bitarteko 59 adingabek erakunde horiek antolatzen dituzten udalekuetan hartzen dute parte. Aurten, Gizarte Ekintza Sailak lau erakunderekin sinatu ditu hitzarmenak: Gure Lurra-rekin Zorrotzan, Elkarbanatuz-ekin Deustun, Tendel-ekin Otxarkoagan eta Umeak Kalean-ekin Atxurin eta Zazpi Kaleetan. Aisialdiko jarduerez gain, 159 familiak jantokiko zerbitzua eta BARIK txartelak izango dituzte joan-etorrietarako, jarduerak adingabekoak bizi diren auzoetatik kanpo egiten direnerako.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120