Talaieroa

Giltza gizarte bizitzan tokia hartzea da

Erramun Osa - Martes, 11 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

BERRIKI argitaratu dira VI. inkesta soziolinguistikoaren emaitzak. Inkesta honek aurreko azterlanetako emaitzen norabidea berresten du. Batetik, elebidunen kopuruak gora egiten segi-tzen du, batez ere hezkuntzaren bidez egiten ari den ekarpenari esker. Horrela, euskara gero eta herritar gehiagok (%28) dakite eta, hauen artean, gazteak dira gero eta pisu handiagoa hartzen ari direnak. Elebidunen kopuru esanguratsu batek etxetik kanpo, eskola eta ikastoletan, eskuratu dute euskara;herri eta hiri handietan bizi dira, hots, euskarak presentzia urria duen eremuetan;hitz egiteko orduan, oro har errazago eta jariotasun handiagoarekin moldatzen dira erdaraz eta abar.

Erabilerak ez du aparteko aurrerapenik izan, batez ere familian eta lagunartean. Hori azaltzeko elebidun berrien ezaugarriak -hizkuntza gaitasuna eta abar- eta testuingurua -bizitokia eta gainerakoak- kontuan hartu behar dira. Euskadin gizartea zahar-tzaren ondorioz, gazteen pisua gero eta txikiagoa da, ondorioz, nahiz eta hezkuntzaren ekarria handitu eta eskolatik ateratzen diren elebidunen kopurua hazi, biztanleriarekiko duten pisua gero eta txikiagoa da, erdal itsaso zabalean urtuz. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian hezkuntzak ekarpena areagotzeko dituen aukerak handiak dira, euskarazko irakaskuntzaren pisua txikia delako oraindik. Ipar Euskal Herrian hiztunak galtzeko joera emendatu da... baina, elebidunen pisuak behera egiten segitzen du, kanpotik iritsitako herritar erdaldunen kopuruak gora egin duelako.

Euskara biziberritzeko egin diren urratsak eredugarri bihurtu dira hemen nola nazioartean. Izan ere, herritarren borondatea ardatz hartuta, galbidean zihoan hizkuntza bat berreskuratzeko bidean jarri da, oso denbora laburrean. Bi izan dira arrakasta honen osagaiak. Batetik, euskararen batasuna -corpus plangintza, Euskaltzaindiak gidatu duena-, euskara nonahi balia-tzeko gaitu eta eguneratu duena. Bestetik, ahuldutako hizkuntzaren, euskararen alde herri-erakundeetatik garabidean jarririko hizkuntza-politikak. Nolanahi ere, unea iritsi da etorkizunean arreta eta indarra non jarri beharko genituzkeen gogoetatzeko. Etorkizunean Hezkuntzaren bidezko ekarpena areagotu liteke, kopuruei -Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian- eta, bereziki hizkuntzaren-gaitasunaren ikuspegitik... baina ekarpen horren eragina gero eta ahulagoa izango da. Hots, aurreikusi liteke elebidunen hazkundea moteltzen joango dela etorkizunean -jada badira zantzuak baieztapen horretara eramaten gaituztenak-.

Ondorioz, hizkuntza politiken ardatzak birpentsatu behar ditugu, indarguneak, hots, demolinguistikoki euskara nagusi den gizataldeen, espazio geografikoen eta funtzionalen ekarria oinarritzat hartuta. Honek, hizkuntza politika orokorraren altzoan, tokian-tokiko, eremuz-eremuko eta gizataldeen arabera planifikatzera eraman behar gaitu, ahalegin horretan ahalik adostasunik zabalena -soziala eta politikoa- erdiesten saiatuz. Horixe da eginkizun duguna eta euskararen biziberritzea loraldi berri batetara eraman dezakeena, nire ustez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120