GAUR SINATU DUTE ITUNA

Petronorrek eta Elhuyar Fundazioak petrolio industriaren hiztegi eleaniztuna egitea adostu dute

Hiztegia 2018an amaituko da, Petronor 1968an eratu izanaren 50. urteurrenarekin bat eginez

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 11a, asteartea - 13:45etan eguneratua

Petronorrek eta Elhuyar Fundazioak petrolio industriaren hiztegi eleaniztuna egitea adostu dute.

Petronorrek eta Elhuyar Fundazioak petrolio industriaren hiztegi eleaniztuna egitea adostu dute.

Galería Noticia

Petronorrek eta Elhuyar Fundazioak petrolio industriaren hiztegi eleaniztuna egitea adostu dute.

Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak eta Leire Cancio Orueta Elhuyar Fundazioaren zuzendariak petrolio industriaren hiztegi eleaniztuna egiteko hitzarmena sinatu dute gaur. Horrenbestez, Petronorrek, erakunde bultzatzaile gisa eta Elhuyarrek bazkide teknologiko gisa, “energia-konpainiaren terminologia kudeatu eta euskal sektorean duen ikusgaitasuna areagotzea” adostu dute.

BILBAO. “Petrolio-industrian erabiltzen den terminologia eleaniztuna bildu eta behar bezala kudeatzea” da proiektuaren helburua, “sektoreko langileen beharrizan linguistikoetan laguntza eta orientazioa emango dien baliabide bat eskaintzeaz gain”.

Aurkezpenean zehar, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak adierazi du euskararekiko atxikimendua eta, azpimarratu, Petronorrek nahi duela “balioan jarri milaka urteko hizkuntza, energia zein teknologiaren alorrean euskararen modernizazioa areagotuz”.

Bestalde, Leire Cancio Elhuyarren zuzendariak eskertu du Petronorren laguntza eta gogoratu nahi izan du “hizkuntza dela kudeaketa bikainaren alderdietako bat, komunikatzeko eta gizarteratzeko tresna denez gero”.

Ekimen honen bitartez, “Petrolio Industriaren Hiztegi Eleaniztuna” eta Interneten kontsultatzeko aplikazioa sortuko dira. Hiztegiak 300 definizio tekniko eta sektorearekin zerikusia duten 1.500 kontzeptu espezializatu inguru bilduko ditu, sailen arabera antolatuta, honako lau hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Datu-basea Elhuyarren zerbitzarian kokatuko da, etorkizunean egin beharreko eguneratze eta mantentze lanak erraztearren, eta Petronorren webgunean txertatuko da, nornahik erabiltzeko aukera izan dezan.

Aldi berean, ideia da kontsulta-aplikazio berbera erabili ahal izatea, onlineko beste hainbat hiztegitan ere bilaketak zuzenean egiteko.

Hiztegia 2018an amaituko da, Petronor 1968an eratu izanaren 50. urteurrenarekin bat eginez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120