iaz baino %33 gehiago

Kutxabankek 1.665 milioi euroko finantziazioa bideratu die enpresei lehen seihilekoan

EP - 2017(e)ko uztailaren 11a, asteartea - 12:36etan eguneratua

Interior de una sucursal de Kutxabank en el centro de Donostia.

Interior de una sucursal de Kutxabank en el centro de Donostia. (Foto: Ruben Plaza)

Galería Noticia

Interior de una sucursal de Kutxabank en el centro de Donostia.

Kutxabank finantza taldeak 1.655 milioi euroko finantziazioa jarri du enpresen eskuetan 2017ko lehen seihilekoan, hau da, iazko garai berean baino %33 gehiago. Kopuru horrek 2016an pilatutako batez bestekoa gainditzen duela nabarmendu du finantza taldeak, ekitaldia "oso azpimarragarria" izan zen arren, guztira 2.429 milioi euro bideratu baitzituen enpresen beharretara. Halaber, enpresa txiki eta ertainen (ETE) inbertsio produktiboak finantzatzera bideratutako zenbatekoa %7,67 igo da urteko lehen sei hilabeteetan, iazko aldi beraren aldean.

BILBO. Kutxabankek jakinarazi duenez, 2015. urtea amaitu zenetik, enpresa txiki eta ertainen (ETE) jarduera bere onera etortzen ari dela sumatu du bere Enpresak alorrak, eta joera hori aurtengo lehen sehilekoaren amaieran baieztatu da, "enpresek dituzten mailegu beharren eskaria egonkortzen ari baita".

Epealdi honetan, aktibo finkoko inbertsioen finantziazioak azken hilabeteetan izan duen goranzko joerari eutsi dio, eta mailegu berrien formalizazioa %26 hazi da, iaz izandako igoeraren ondotik. Salmentekin lotura zuzena duen zirkulatzailerako finantzaketari dagokionez, %11 handitu da. Azken atal hau zatika aztertuz gero, finantza taldeak nabarmendu du atzerriko merkataritza %5 hazi dela eta Estatuko salmentek %13ko igoera izan dutela.

Kutxabanken arabera, inbertsio produktiboen gorakadan "zerikusi nabarmena" izan du "Makina Berria" deritzon planaren laugarren edizioak. Plan hau euskal enpresarioen elkarteekin lankidetzan bultzatu da, eta 2.000 milioi euroko zuzkidura du.

Enpresen inbertsioak izan duen gorakadaren baitan, bere bezero diren enpresek euren jarduerarekin zerikusia duten lursailak, pabilioiak edota higiezinak erosteko eskatu duten finantziazioaren hazkundea azpimarratu du euskal finantza taldeak. Horrela, urteko lehen sei hilabeteetan %90 hazi da mota honetako maileguen saldoa, "alor produktibo hau bere onera etortzen ari den erakusle".

FINANTZA PRODUKTUAK

Ehun produktiboak gehien eskatu ohi dituen finantza produktuek, 'leasing', 'factoring' eta 'confirming' izenekoek kasu, azken hilabeteetako bilakaera positiboari eutsi diote. Jarduera ekonomikoa hobetzen ari denez, Kutxabankek %13 abal operazio gehiago sinatu ditu. Gainera, finantza taldeak eginiko aseguruak %12 igo dira, eta esportazio edo inportazio jarduera duten enpresentzako estaldura produktuetan, dibisen, erregaien edo lehengaien truke aseguruetan adibidez, igoera %40koa izan da.

Modu honetan, Kutxabankek nabarmendu duenez, "Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ETE eta enpresen finantziazioan lider izaten jarraitzen du, 2017ko lehen seihilekoko emaitzek erakusten dutenez, lehiakideekin duen aldea handituta gainera".

Gainera, Kutxabank Enpresak alorrak "arretarako sarean hobekuntza nabarmena" egin du 2017ko hasieratik, enpresa zentroak Enpresen Kudeaketako Unitateetan batu baititu. Egitura berriaren abantaila handietako bat da bezeroei arreta pertsonalizatuagoa emateko duen gaitasun handiagoa, bezeroen segmentazio maila hobetu baita. "Espezializatutako kudeaketa honentzat oso lagungarriak izan dira enpresek geroz eta gehiago erabiltzen dituzten kanal teknologikoak, Kutxabankek beraien zerbitzura jarritakoak", ziurtatu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120