XXVII. EDIZIOA

Bilboko udalak Aste Nagusiko Su Artifizialen lehiaketaren programa ezagutzera eman du

Abuztuaren 19tik, larunbata, 25era, ostirala, zazpi piroteknia elkar lehiatuko dira

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 11a, asteartea - 12:40etan eguneratua

Bilboko udalak Aste Nagusiko Su Artifizialen lehiaketaren programa ezagutzera eman du.

Bilboko udalak Aste Nagusiko Su Artifizialen lehiaketaren programa ezagutzera eman du.

Galería Noticia

Bilboko udalak Aste Nagusiko Su Artifizialen lehiaketaren programa ezagutzera eman du.

Su Artifizialak Aste Nagusiko ekimen nagusia dira. Publiko kopuru handiena biltzen duen ikuskizuna eta ondoen balioetsia izanik. Izan ere, Bilboko Udalak, iaz, burututako eragin ekonomikoaren azterketa datuek 8,12ko nota eman zioten.

BILBO. Abuztuaren 19tik, larunbata, 25era, ostirala, Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren XXVII. Edizioa burutuko da. Guztira, zazpi izango dira lehiatuko diren pirotekniak eta bi eskainitako sariak: epaimahaiarena eta publikoarena.

Suak 22:45etan hasiko dira egunero.

Abuztuak 19, larunbata. HERMANOS FERRANDEZ, S.L. (MURTZIA)

Abuztuak 20, igandea. A.P.E. PARENTE ROMUALDO (ITALIA). Bilbon izandako azken aldia 2015ean izan zen.

Abuztuak 21, astelehena. PIROTECNIA TURIS, S.L. (VALENTZIA)

Abuztuak 22, asteartea. FÉÉRIE (FRANTZIA).Lehen emanaldia Bilbon.

Abuztuak 23, asteazkena. PIROTECNIA ESTEBAN MARTIN, S.L. (GRANADA)

Abuztuak 24, osteguna. MARTARELLO S.R.L. (ITALIA). Izen handia Bilbon. Izan ere, birritan irabazle suertatu baitira Urian.

Abuztuak 25, ostirala. PIROTECNIA VULCANO S.L. (MADRIL)

Lehiaketatik kanpo, Astondoa euskal pirotekniak Aste Nagusia 2017 agurtuko du abuztuaren 26an, larunbata, ikuskizun aparta eskainiz.

Abuztuak 26, larunbata. PIROTECNIA ASTONDOA, S.A.

BOZKETA

Piroteknia guztiak sari desberdin bi eskuratzeko lehiatuko dira: publikoarena eta epaimahaiarena.

Epaimahaiaren saria

Lehiaketako epaimahaia Euskalte-eko ordezkari batek, Bilboko Konpartsetako bik, Bilboko Alde Zaharreko Merkatari Elkarteko batek, Corte Ingles-eko batek, eta El Correo egunkariko azken batek osatzen dute. Honez gain, Izaskun Astondoak, Astondoa pirotekniakoa;Salvatore Fotik, Foti International Fireworks;eta Bilboko Udaleko Festa Zaileko burua den eta epaimahaiaren ordezkari izango den Alberto Ruiz de Azuak epaimahaia aholkatuko dute.

Erabakia hartzeko epaimahaiak zenbait elementu izango ditu kontuan:

Esparruaren okupatze edo betetzea

Purutasuna, intentsitatea, distira eta koloreen iraunkortasuna

Aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfekzioa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoritatea, inguruarekiko konjuntzioa, originaltasuna, erritmoa eta onarpena jendaurrekoaren partetik.

Epaimahaiak ezagutzera emango du Su Artifizialen Lehiaketaren XXVII. Edizioaren irabazlea abuztuaren 27an.

Publikoaren saria

Herritar guztiek bere botoa igorri ahal izango dute formula desberdinen bitartez: https://gozatueuskaltel.com/bilbokosuak/ webgunearen bitartez, “Bilbao Aste Nagusia 2017” app-aren bitartez eta abuztuaren 19tik 25era El Correo egunkarian argitaratuko diren parte-hartze kupoien bitartez. Boto-emaileek Lehiaketako babesleek (Corte Inglés, Euskaltel eta El Correo) emandako sari desberdinak lortzeko aukera izango dute.

Gogoratu, bozketa burutuko da ikuskizunaren ondorengo 48 orduen buruan.

SEGURTASUNA

Hiritarren segurtasuna babestu nahian, Bilboko Udalak aurrera eramango du Su Artifizialei dagokion protokoloa. 989/2015 errege-dekretuaren esanetan, haizearen abiadurak 36Km/orduak gainditzen dituenean, suak eten behar dira. Hori dela eta, Udalak protokolo berezi bat antolatu du hiritarrei suen etenaz jakinarazteko. Horretarako, Herri-babes eta Bilboko Udaleko Jai eta Komunikazio arduradunek lagunduko dute. Baita Bilboko Konpartseko kideek Areatzan, Gogorregiko kideek Pio Baroja eta Uribitarte zonaldetan, txosnek Biribil plazan eta Berastegin, ferietako salerosleak eta Zirkuko kideak Etxebarria parkean, MetroBilbaok, Bilbobusek, Bizkaibusek, Euskotrenek, Euskotranek eta Renfek ere.

Suak bertan behera gelditu direla abisatu behar izanez gero, ondoko neurriak jarraituko litzateke:

22:35eko bolandera EZ da botako (lehendabiziko bolanderak suen hasiera aditzera ematen du).

Jaurtiketa puntuan dagoen argizko publizitate-kartela EZ da piztuko (Euskaltel). Zeruan argi seinaleak burutuko dira Suak eten egingo direla agerraraziz. Festa guneetan dauden bozgorailuetatik suak etengo direnaren ondoko mezua luzatuko litzateke:

“ENTZUN MESEDEZ. Bilboko Udalak ezagutzera ematen du, haize abiaduraren indarra dela eta, su artifizialen ikuskizunaren etena. Barkatu eragozpenak”.

MetroBilbao, Euskotren, Euskotran, Bilbobus, Bizkaibus eta Renfe geltokietako informazio paneletan berria zabalduko da.

Sare Sozialetan berri emango da.

IKUSTOKIAK

Itsasadarraren ezkerraldea, Nafarroa kaletik Uribitarteko pasealekura, Suak disfrutatzeko ondoen ikusten den gunea da. Ondoren, ikuspen egokia duten guneak Arriaga Plaza, Areatza, Ernesto Erkoreka Plaza, Campo Volantin-eko Pasealekua, Etxebarria Parkea eta Uribitarteko Pasealekua Zubizuritik Guggenheim-era dira. Ez gomendagarrienak Areatza, Udala eta Zubizuria izanik.

Honez gain, aipatutako azken espazio hauetan, zail dago lurreko eta maila baxuko suen ikustea. Gainera, Udaletxeko zubian, Zubizurian eta Areatzako zubian, Ripa eta Areatzako kaia bitartean dagoen tartean, hiritarren pilaketa altua dela eta, kontu handiz ibiliko beharko dute umeekin doazen helduek zein mugikortasun arazoak dituzten biztanleek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120