irailaren 6an

Paul Austerrek "4 3 2 1" bere eleberri berria aurkeztuko du Bilbon

EP - Lunes, 10 de Julio de 2017 - Actualizado a las 11:18h

Paul Auster

Paul Auster (Paul-Auster.com)

Galería Noticia

Paul Auster

Paul Auster idazle estatubatuarrak "4 3 2 1" izenburuko bere eleberri berria aurkeztuko du Bilboko Azkuna Aretoan irailaren 6an, Europan zehar egingo duen biraren barruan. Ekitaldia aretoko auditoriumean izango da, 19:30etik aurrera, eta sarrerak eskuragarri daude Infopuntuan eta www.azkunazentroa.eus webgunean.

BILBO. AEBetako gaur egungo idazlerik handienetakoa da Paul Auster (New Jersey, AEB, 1947), eta oso lan ezagunak egin ditu, tartean New Yorkeko trilogia. Columbian egin zituen ikasketak, eta, literaturan lizentziatu ondoren, Parisera bizitzera joan zen. Itzultzaile lana egin zuen bertan, 1974an AEBetara itzuli zen arte. Ordutik Brooklynen bizi da, eta literaturan jardun du, "City of Glass", "Ghosts" eta "The Locked Room" eleberriekin lortutako arrakasta ikusi ondoren.

Bere lanetan, Austerrek filosofiatik eta existentzialismotik hurbil dauden gaiak nahasten ditu, maiz errealismo magikora hurbiltzen diren bilbeekin, eta emaitza "oso arrakastatsua" izan da, adibidez, "In the Country of Last Things", "Moon Palace" eta "Leviathan" lanak. Gainera, zinemaren zale amorratua izan da beti, eta zenbait gidoi idatzi ditu: "The Music of Chance", "Smoke", "Blue in the Face", "Lulu on the Bridge" eta "The Inner Life of Martin Frost". Baten bat zuzendu ere egin du. Azken urteetan antologia batzuk atera dira, bere poesia onenarekin.

Literatur ibilbidean sari ugari lortu ditu Austerrek, besteak beste, Medicis, Frantziako Arteen eta Letren Ordena eta Letretako Asturiasko Printzea Saria. 30 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dituzte bere lanak.

"4 3 2 1"

Bere liburu berria "4 3 2 1" da. Ferguson da eleberriaren protagonista, eta horrekin batera, bere jaiotza data eta lekua (1947ko maiatzaren 3a, Newark, New Jersey) da berataz dakigun gauza bakarra. Istorioak maitasuna, laguntasuna, familia, artea, politika eta heriotza uztartzen ditu, protagonistak bizi izandako ibilbide desberdinak azaleratuz, baita XX. mendeko erdialdean AEBtan bizi izandako zenbait ekimen garrantzitsu ere.

Austerrek zazpi urtetan idatzi duen lehen eleberria da "4 3 2 1". Bertan, erabakiek eta zoriak duen eragina egunerokotasunean azaleratzen du, "gertatutako guztiak ate batzuk zabaldu eta beste batzuk, berriz, itxi egiten baititu".

"Nire bizitza eta ibilbide osoaren ondorio da liburua", adierazi zuen idazleak Wim Wenders zinemagilearekin izandako elkarrizketa batean. Hedabideek ("Harper's Magazine"), ordea, "Austerren idazkirik onena" dela esan dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120