IBARRAN DAGO KOKATUTA

Tolosaldeko Apattaerreka industrialdeak 64.849 metro koadroko lursail industrial gehiago izango du

Lan eremuak 154.298 metro koadro izango ditu, eta lanak amaitutakoan, 64.849 metro koadroko lursail industriala jarriko da enpresen esku

EP - 2017(e)ko uztailaren 10a, astelehena - 11:06etan eguneratua

Tolosaldeko Apattaerreka industrialdea.

Tolosaldeko Apattaerreka industrialdea. (spri)

Galería Noticia

Tolosaldeko Apattaerreka industrialdea.

Sprilur sozietate publikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosaldeko udalek partaidetutako Tolosako Industrialdea, Tailsa Tolosaldeko Appattaerreka Industria Lurra S.A. sozietatea hasi da tramitatzen Apattaerreka industrialdea zabaltzeko lanak. Lan eremuak 154.298 metro koadro izango ditu, eta lanak amaitutakoan, 64.849 metro koadroko lursail industriala jarriko da enpresen esku.

DONOSTIA. AHTren hiru trenbide zatitatik ateratako material betegarria (1.100.000 metro kubo) egungo industrialdearen ondoan dagoen ibarbide batean pilatzeko Tailsa eta ETS sozietateek sinatu zuten lankidetza hitzarmena bukatu ondoren, Tolosako Industrialdeak plataforma bat izango du Apattaerrekaren zabaltze lanei ekiteko eta denborarekin Gipuzkoako industrialde handienetako bat bihurtzeko.

Hasieran, asmoa zen 1.100.000 metro kubo material betegarri metatzea industrialdean, baina, azkenean, 925.000 metro kubo eraman dira. Beraz, orain Tailsa beste eskaera bat tramitatzen ari da, gainerako 175.000 metro kubo betegarriak eskuratzeko, material horrekin bukatzeko lursailaren atonketa lanen azken fasea, eta ondoren zabaltze lanei ekiteko.

Tailsa Tolosaldea Apattaerreka Industria Lurra S.A. sozietateak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) hitzarmen bat sinatu zuten 2009an, AHTren Gipuzkoako ibilbideko hiru trenbide zatiko soberakinekin (1.100.000 metro kubo) egungo Apattaerreka industrialdearen ondoan dagoen ibarbide bat betetzeko.

Iragan apirilean egiaztatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailak bukatu zirela ETSk eta Tailsak sinatutako hitzarmenean aurreikusitako betetze lanak. Hala, lanok bi zatitan egin dira. Lehenik, Tailsak berak -lurren jabeak- ibarbidea prestatu zuen. Fase hori 2011n hasi zen, eta haren baitan AHT-Euskadiko Burdinbide Sare Berriaren lanetatik ateratako materiala eraman zen industrialdera.

Bigarren zatian, 2011ko azaroan hasita, ibarbidearen betelanak egin ziren AHTren hiru trenbide zatitik erretiratutako materialarekin. Tolosa-Hernialde lehen trenbide zatia 2013ko ekainera arte luzatu zen. Hurrengo trenbide zatiko lanek, Tolosakoek, lau hilabete inguru iraun zuten, 2013ko abuztutik azarora. Material soberakina erretiratu zaion azken trenbide zatia Hernialde eta Zizurkil artekoa izan da, eta hor lanak 2014ko martxoan hasi eta 2016ko otsailean bukatu ziren.

BI HELBURU

Behin hitzarmen hau amaitu ondoren, lankidetza honek bi helburu bete ditu: batetik, AHT egiteko lanekin elkarreragitea, espazio bat eskainiz erauzitako material soberakina metatzeko, eta bestetik, ekonomia jardueretara bideratutako Apattaerreka ingurunea handitzen laguntzea. Inguru hori hautatu zen betegarria pilatzeko oso leku onean kokatua dagoelako: burdinbidetik hurbil dago eta errepidetik sarbide zuzena dauka.

Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onarpena eman ondoren Ibarrako eremuko Arau Subsidiarioen aldaketari, Tailsak hasiera eman dio Ingurumen Ebaluazio Estrategikoari eta horretarako beharrezkoa den Hiri Antolamendu Plan Bereziari, Ibarra eta Tolosa herrien artean kokatutako industrialdea handitzeko. Aurreikuspenen arabera, 18 hilabete barru eskuartean izango du urbanizazio proiektua, industrialdea handitzeko lanei hasiera eman ahal izateko.

Apattaerreka industrialdea Gipuzkoako handienetakoa da (512.828 metro kuadro). Gaur egun, 92.175 metro koadroko lurzoru industrial urbanizatua eskaintzen die instalazio propioak eraiki nahi dituzten enpresei, eta horietatik 3.355 metro koadro libre daude oraindik: 1.355 metro koadroko eta 2.000 metro koadroko bi lursail dira.

Pabilioi eskaintzari dagokionez, Tailsak 18.303 metro koadro kudeatzen ditu guztira, eta 1.195 metro koadro ditu oraindik eskaintzeko, hau da, 348 metro koadrotik gorako hiru nabe. Bestalde, bulego eraikina 2.516 metro koadrokoa da, eta oraindik 1.431 metro koadro eskaintzen ditu lokaletarako, 41,65 metro koadroko barrutietatik hasita. Guztira, 65 enpresa daude kokatuta industrialdean, eta 1.144 langile dituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120