'BANDTZALDIA’ IZENEKO IKUSKIZUNA

Barakaldoko udal musika eta Aiko taldea protagonistak izango dira Karmengo jaien lehenengo egunean

Alberto García Espinaren zuzendaritzapean, dantza musikari eta maisuek gidatutako kontzertu-erromeria bat eskainiko Anaien Parkean, gaueko 21:30tan

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 10a, astelehena - 11:13etan eguneratua

Barakaldoko udal musika eta Aiko taldea protagonistak izango dira Karmengo jaien lehenengo egunean.

Barakaldoko udal musika eta Aiko taldea protagonistak izango dira Karmengo jaien lehenengo egunean.

Galería Noticia

Barakaldoko udal musika eta Aiko taldea protagonistak izango dira Karmengo jaien lehenengo egunean.

Barakaldoko Anaien Parkeak ‘BANDtzaldia’ izeneko ikuskizuna hartuko du larunbat honetan, uztailaren 15ean. Eszenatokiaren gainean eta Karmengo jaietan, Barakaldoko Udal Musika Bandako musikariek eta Aiko Taldeko musikariek eta dantza maisuek kontzertu-erromeria hau eskainiko dute lehenengo aldiz herri industrialean. Alberto Garcia Espinak, BMB Barakaldoko Udal Musika Bandaren zuzendari ofizialak, eszenatokian 40 artista baino gehiago bilduko dituen ikuskizuna gidatuko du, musika entzuteaz gain, publikoa dantzatzen animatzera helburua duen ikuskizuna hain zuzen.

BILBO. Musikaz gain, ikuskizuna erromeria bat da, eta AIKO Taldeko dantza maisuak publikoaren partaidetzaren bila arituko dira, dantzak gidatzen. Kontzertuan, Barakaldoko Musika Bandaren esperientziara, AIKO Taldeko filosofia gehituko zaio, euskal dantza tradizionala ezagutarazten duen musikari eta dantza maisuen taldeak. BMB-ko musikariekin batera, Sabin Bikandi (txistua eta tanborila), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) arituko dira, AIKO Taldeko musikariak. Bitartean, Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta, dantza maisuak, dantzak gidatzen arituko dira.

Aukeratutako programa Sabin Bikandik konposatutako 15 lan baino gehiagorekin dago osatuta, AIKO Taldeko sortzailea eta 2015ean MAX saria irabazi zuena. Joserra Gutierrezek, Euskal konpositoreak, bandentzako konponketetaz arduratu da, abestiak banden estrukturetara doituz. Gainera, Bandako musikariek kontzertua prestatzeko aukera izan zuten, ekainaren 28an Sabin Bikandik emandako masterclass batean aritu zirelako. Musikariek kontzertuan joko dituzten abestien dantzak ezagutzeko aukera izan zuten, aurretik publikoak kontzertuan bertan sentiarazi dezakeen sentsazioak sentituz.

Horrela, Barakaldoko Musika Bandarekin, publikoak kontzertu desberdin batez gozatzeko aukera izango du aurtengo Karmengo jaietan, pasodobleak, jotak, jauziak, polka eta beste hainbat dantzak dantzatuz. Musika entzuten den bitartean, , Patxi Labordak, Ainhoa Odiagak, Josu Garatek eta Irune Arrizubietak, AIKO Taldeko dantza irakasleek, Anaien Plazako erromeria zuzenduko dute, publiko osoko partaidetza bilatuz. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.

`BANDtzaldia´ AIKO Taldeak burututako espektakulu berria da, honetan Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin aritzen dira elkarlanean, BBK Fundazioarekin batera. AIKO Taldeko musikarekin, bandekin eta herritarren partaidetzarekin garatutako erromeria. Pasa den urtean izan zen bere aurkezpena, Bilboko Musika Bandarekin batera, Azkuna Zentroan eta, Gipuzkoan, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Uda honetan, Barakaldo, Gasteiz, Portugalete, Iruñea, Eibar, Estella edota Zarautzek erromerian oinarritutako ikuskizun honetaz gozatzeko aukera izango dute, bandako musikariekin, AIKO Taldeko musikariekin eta dantza maisuekin batera.

BMB, publiko berri baten bila

Alberto Garcia Espina, 2011. urtetik Bandako zuzendari ofiziala da. Barakaldoko auzokidea eta Bartzelona, Gasteiz edota La Hayako (Holanda) kontzerbatorioetan ikasketak eginda, Garcia Espina hamar bat kontzertu baino gehiago eskaintzen dituen banda baten zuzendaria da eta errepertorioa aldatzen doa, musika estilo desberdinak landuz eta publiko desberdinetara joz.

1899. urtean sortua, Barakaldoko Udal Musika Banda, urtero kontzertu berriak eskaintzen ditu eszenatoki desberdinetan. Belen Loubet-en, 1995. urtetik 2011ra arte zuzendaria izan zenaren eta bandaren estilo eta kontzertuen edukiei bira bat eman zionaren, lanarekin jarraitzen du. Lan erregionaletaz, zarzueletaz, obra klasikoetaz eta popularretaz gain, banda errepertorioan pelikuletako banda sonorak eta musika aurki ditzakegu, publiko txikiaren arreta erakartzeko. Urtero, Bandak kontzertu programa oso bat eskaintzen du, ikuskizun didaktikoak eta hezkuntzarekin zerikusia duten ikuskizunak barneratzen duen programa bat, Barakaldoko umeei zuzenduta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120