20 urte betetzen ditu eta

EGOk "Scheherezade" eta "West Side Storyren dantza sinfonikoak" interpretatuko ditu

Lehen emenaldia uztailaren 18an izango da, Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean

EP - 2017(e)ko uztailaren 8a, larunbata - 17:29etan eguneratua

EGOk "Scheherezade"eta "West Side Storyren dantza sinfonikoak"interpretatuko ditu.

EGOk "Scheherezade"eta "West Side Storyren dantza sinfonikoak"interpretatuko ditu. (Euskal Herriko Gazte Orkestra)

Galería Noticia

EGOk "Scheherezade"eta "West Side Storyren dantza sinfonikoak"interpretatuko ditu.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) N. R. Korsakoven "Scheherezade" eta Leonard Bernsteinen "West Side Storyren dantza sinfonikoak" interpretatuko ditu aurtengo udako denboraldian. EGOk 20 urte betetzen ditu aurten.

GASTEIZ. Beti bezala, orkestra gazteko musikariek topaketa egingo dute Eibarreko hezkuntza gunean kontzertuak prestatzeko, Catalin Bucataru (biolina), Irene Etxebeste (biolina), Paul Cortese (biola), Misael Lacasta (biolontxeloa), Gabriel Leon (kontrabaxua), Herve Michaud (haizea, zura), Alberto Urretxo (haizea, metala) eta Jorge Pacheco (perkusioa) irakasleekin.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko, Bilboko Orkestra Sinfonikoko eta Musikeneko irakasleek errepertorio sinfoniko hori prestatuko dute 86 musikarirekin, Juan Jose Ocon EGOren zuzendari artistikoaren aginduetara.

Lehen emenaldia uztailaren 18an izango da, Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.

Biharamunean, hilaren 19an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da hitzordua, 20an Bilboko Euskalduna jauregian eta 21ean Gasteizko Principal antzokian. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Ekitaldian adierazi dute 20 urte direla EGO sortu zela. 20 urteotan ganbera musikako eta musika sinfonikoko 150 kontzertu baino gehiago eman ditu. Atzerriko sei herrialdetan ere aritu da, nazioarteko birak egitean, eta 120.000 entzule baino gehiago izan ditu. Guztira, 1.000 musikari gazteren parte hartzea izan du 20 urteotan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120